
Ikasturte honetan zehar Bizkaiko Elikagien Bankuarekiko Enkarterriko ikastetxeetako kolaborazioa era nabarmenean areagotu da. Hori dela eta, lerro hauen bidez gure eskerrak luzatu nahi diegu. Ikastetxe batzuk laguntza eman digute urteetan zehar, beste batzuk, ordea, ikasketa eta elkarkidetzako jarduera batzuk garatuz, ikasturte honetan hasi dira.
Eskola eremuan esku-hartzeko oinarrizko tresna Bizkaiko Elikagaien Bankuak landutako Proiektu didaktikoa izan da. Ikastetxe bakoitzak, proposamen didaktiko zabal hori bere kontestu inguruari egokitu egin du eta bere Heziketa Komunitatean pobrezia aurre egiteko eta elikagaien zarrastelkeria murrrizteko sentsibilizazio prozesua garatu egin du.
Inplikatutako irakaslegoak garatutako esperientziak modu oso positiboan baloratu egin du, ikuspegi solidarioa ikasketetan berezko ikasleen parte-hartze aktiboarekin emateko beharra aitortuz.
Hona hemen ikasturte honetan zehar ikastetxe laguntzaileen esperientziak:
Zallako MARISTAS IKASTETXEA, urteetan zehar Bizkaiko Elikagaien Bankuarekiko ikastetxe laguntzailea izan da, baina aurten DBHko ikasleek modu aktiboan parte hartu dute ikastetxe osoan sentsibilizazio kanpaina garatzen, geroago bilketa antolatu baita emandako elikagaien sailkapena egiten ere. Guztira 847 kg. lortu dute.
MIMETIZ HLHI, Zallako ikastetxe publikoak, aurten eta 6. mailako ikasleen eskutik parte hartu du proiektu didaktikoan, ikastalde bakoitzak hitzaldi eta eztaibaida desberdinen bidez, pobrezia eta zarrastelkeriaren inguruan landu du, gero elikagaien bilketa ikastetxe osoan bultzatzeko.
Aipagarria da, baita ere, Enkarterriko bi eskola txikien parte hartzea, hain zuzen ere, Turtziozko JOSÉ SIERRA HLHI, non ikasle guztien inplikazioari esker elikagaien bilketa garatu zen, eta Artzentalesko ÁNGEL LARENA HLHI.
Bestalde, Gordexolako EDUARDO ESKARTZAGA IKASTETXE PUBLIKOaren irakasle guztiek proiektu didaktikoari buruzko prestakuntza berezia eta bere garapenerako eskaintzen diren aukera desberdinak jaso dituzte.
Proiektu didaktikoaren garapenera gehitu den azken ikastetxea Sodupeko AVELLANEDA IKASTETXEA izan da. Hemen Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak izan dira arduradunak tutoreekin batera bere ekimen solidarioa ikastetxe osoan zabaltzen. Esperientzia hainbat fasetan garatu da:
- Pobrezia eta elikagaien zarrastelkeriari buruz sentsibilizazioa bideo labur batzuen bidez.
- Ikasgelan, talde txikien bidez, pobrezia eta elkarkidetza inguruko jarduera batzuk hurbiletik bizi era ludikoan.
- Bizkaiko Elikagaien Bankura bisitaldia.
- Lhko 3. mailako ikasleek, talde txikietan ikastetxeko ikasgela guztietan elikagai-bilketa eta zergatiak azadu eta bultzatu.
- Aste osoan zehar elikagai-bilketa modu zentralizatua antolatu.
- Egindako prozesuari buruz gurasoentzako hitzaldia.
Bukatzeko ikastetxe guzti hauei eta Bizkaiko Elikagaien Bankuren izenez, esker on zintzoa adierazi nahi dugu pobreziari aurre egiteko konpromezu eta elkartasunagatik.