Aurkezpena

Almacén central situado en Basauri

Basauriko biltegi nagusia

Bizkaiko Elikagaien Bankua 1995ean osatu zuten boluntarioek. Autonomoa  eta erabat burujabea da kudeaketan. Bizkaia du lan-eremua eta aldizka, elkarrekiko erantzukizunak bultzatuta, inguruko elikagaien bankuekin jarduten du elkarlanean: Gipuzkoa, Araba, Cantabria, Burgos eta Estatuko gainontzeko bankuekin.

Bizkaiko Elikagaien Bankua “Onura Publikokoa” izendatu du Eusko Jaurlaritzak.

Bizkaiko Elikagaien Bankua ongintzako fundazio pribatua da, burujabea eta irabazi asmorik gabekoa. Helburuak ditu hemengo goseari aurre egitea eta kontsumitzeko moduan bai baina merkaturatzeko moduan ez dauden elikagaien suntsitzea galaraztea; era horretara, gure inguruko pertsona behartsuenei hel dakizkien elikagai horiek, ongintzako erakundeen bidez.

BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUAK BETI ONGINTZAKO ERAKUNDEEN BIDEZ HELARAZTEN DIZKIE ELIKAGAIAK PREMIAN DAUDEN PERTSONEI

Bizkaiko Elikagaien Bankuaren jardunaren oinarri dira jasotzen dituen elikagaien doakotasuna eta bidezko banaketa, azken onuradunak artatzen dituzten ongintzako erakundeen bidez egina (Ikusi *Elikagaiak behar ditut). Hau guztia burutzen da pertsona ugarik, boluntarioak gehienak, egiten duten lanari.

Esto añadido sería un enlace a la página correspondiente a Necesito alimentos – Elikagaiak behar ditut

Azkenaldi honetan txirotasun-guneak eta kolektibo zokoratuak era esponentzialean hazi dira eta, ondorenez, artatzen ditugun pertsona eta familientzat erakunde hartzaileen aldetik jasotzen dugun elikagaien eskaria bikoiztu egin da. Guztiok orain eta hemen dugun arazoa da.

Era berean ikusten dugunez, oraindik ere suntsitzen dira gure gizartean elikagai erabilgarriak. Elikagaiak egiten dituzten enpresek ere gero eta garbiago ikusten dute zarrastelkeria hau galarazi behar dela baina zabortegietara oraindik heltzen dira baliagarriak izan zitezkeen elikagaiak, osasun arloko araudi guztiak beteta, noski.

Jakin badakigu pertsona asko dela egoera honen jakitun eta hobetzen lagundu nahi luketela. Denok lagun dezakegu honetan: Enpresek, kontsumitzeko moduan dauden produktuen soberakinak guri bidaliz; pertsonek, elikagaien dohaintzak eginez eta laguntza ekonomikoa emanez zein boluntario lana eginez, behartsuenen artean bantatzeko elikagaiak lortzeko.

Zoritxarrez aho gehiago ditu goseak orain. Pertsona hurbil asko dago egoera triste horretan eta horregatik luzatu behar diegu eskua.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!

esquema

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies