
Hamabost hileko lanari esker berreraikitako biltegiak 2012ko uztailaren 18an ireki zituen berriro ateak, ekitaldi xume baina hunkigarri batean. Bertan, bazkide eta boluntarioekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako ahaldun Juan Mari Aburto, Bilboko eta Basauriko udaletako ordezkariak, Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioko presidenteorde Eduardo Lambas eta bankuko zuzendaritza batzordea, Nicolas Maria Palacios presidentearekin. Bizkaiko Elikagaien Bankuak aukera hau baliatu nahi du esker ona adierazteko, berriro ere, erakunde, enpresa eta norbanakoen aldetik jaso duen laguntzarengatik, horri esker zabaldu ahal izan baitugu berrio biltegia. Gogoratu nahi du, era berean, sutea gertatu zenean boluntarioek, aho batez. lanarekin jarraitzeko hartu zuten erabakia, Bizkaiko behartsuek, eragozpenak gorabehera, sutearen ondorioak jasan ez zitzaten. Biltegia berriro ireki zela eta, BEB-ek banaketa berezia egin zuen elikagaiak jasotzen dituzten elkarte eta erakundeen artean.