
Joan den apirilaren 20an Vitoria-Gasteizen Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXVI. Topaketa ospatu zen “Eskolako Agenda 21”-ekok antolatuta. Aipaturiko topaketan Alonsotegi Ikastetxe Publikoak. Bere esperientzia aurkeztu zuen, “Beharrezkoak diren elikagaiak lortzeko eskubidea, duintasunez bizitzeko”, hain zuzen ere, Bizkaiko Elikagaien Bankuko proiektu didaktikoa oinarrituta.
200 pertsona inguru aurrean, Amparok eta Siratzek era argi, labur eta ondo egituratuta, proiektu hau aukeratzeko giza eta pedagogiko zergatiak azaldu zizkiguten, baita ere, esperientziaren garapena urratsez urrats eta amaieran, lortutako konklusio eta ondorioak.
Bere lana, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektuen testuinguruan kokatu zuten eta horrela ikusita, dakartzan aurrerapen metodologikoak azpimarratuz:
Ikasleek bere ingurunea hobeto ezagutzeko aukera, motibazio handiagoa, eguneko bizitzaren arazoak ebazteko trebetasunak, talde-lana balioestea, protagonismoa lortzea eta konpromiso pertsonal eta taldekoa garatzea.
Irakaskuntzaren lanerako, konpetentziak lantzea, hizkuntzen integrazioko tratamendua (lana euskaraz, gaztelainaz eta ingelesez egiten delako), aniztasunari erantzutea eta lan solidarioko esperientziak erraztea.
Bizkaiko Elikagai Bankuak “Eskolako Agenda 21”eko arduradunei eskertzen die bere sentikortasun pedagogiko eta soziala eta esperientzia hau Topaketa honetan zabaltzeko aukera emateagatik. Honekin batera, gure esker berotsuenak Alonsotegi Ikastetxe Publikoaren irakaslegoari, egindako lan izugarriagatik eta batez ere, zorionak L.H.ko 5. eta 6. mailetako ikasleei, ereduzko ahalegina egiteagatik, ikasteko grina azalduz baina bereziki, laguntza gehiago behar duten pertsonen aurrean konpromisoa burutuz.