
Bizkaiko Elikagaien Bankuak zera ditu helburuak: larrialdian dagoen jendearen beharrei eta elikagaien zarrastelkeriari aurre egitea. Bestalde, ezinbestekoa du sentsibilizazioa, biztanleriarena oro har eta, gazteenak, bereziki.
Oso garrantzitsua da berehalako jarduketa goseari aurre egiteko. Epe luzean zein erdian, parte-hartze hezigarria nahitaezkoa kontsideratzen dugu, enpatia, kontzientzia solidarioa eta lan egiteko konpromisoa gara ditzan haur eta gaztengan, garapenerako aukera berdinak izan ditzaten pertsona guztiek. BEBak Bizkaiko ikastetxeekin elkarlana egin nahi du alor honetan.
Hori dela eta, BEB-aren barruan, 2015an jaio zen Talde Pedagogikoa. Haren funtsezko misioa zen proposamen hezigarri bat diseinatzea ikastetxeei eskaintzeko.
Gure ustez, planteamendu hauei hobeto egokitzen diren estrategia pedagogikoak, Ikaspen eta Zerbitzu Solidarioetan (IZS) proiektuak dira. Proiektu bakar batean konbinatzen baititu ikaspen prozesuak eta zerbitzua erkidegoari.
Honela, funtzionaltasunaz aberasten du ikaspena, ingurune hurbilean eta behar errealen aurrean aplikazio praktikoa baitu. Halaber, zerbitzu solidarioaren kalitatea hobetzen du: egoera behar den bezala dokumentatu, kausak eta ondorioak aztertu, konponbideak planteatu eta aurrera eramateko konpromezua hartzen dutelako. Honela, fusio bat gertatzen da nahitasun solidario eta nahitasun pedagogikoaren artean.
“Beharrezko elikadurara duintasunez bizi izateko eskubidea” proiektua diseinatu dugu. Eskura duzue BEB-ren www.Bancali-biz.Org web-orrian. Planifikatuta, sekuentziatuta eta ondo antolatuta dago, proiektua, eta gauzatzeko baliabideak hornitzen ditu ere. Aplikazio maila ezberdinak eskainiz, ikastetxe bakoitzeko egoerari egokituz, irakasleen lana geletan errazten ahaleginduko gara.
Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBHan) pilotatze bat egin genuen 15/16 ikasturtean. Beharrezko moldaketak egin ondoren, 16/17 ikasturtean ikastetxeetan difusio zabala planteatu genuen. Eta aurrera doa 17/18 ikasturtean ere. Dagoeneko, Bizkaiko 40 ikastetxeetan aplikatzen ari dira proiektua, sakontasun maila desberdinez.
Esperientziak agerian uzten ari da zeinen handia den IZS proiektu honek duen potentzial pedagogikoa:
- Ikasleak, haien ikaspenaren eta inguruko esperientzia solidarioen protagonistak egiten baititu, (elikagaien bilketa, elkarlana erakundeekin, jantoki sozialetan lagundu,…)
- Elkarlana sustatzen baitu.
- Norberaren garapenerako oinarrizko trebetasunak eta balioak irakasten baititu.
- Ikasleen pasibotasuna gaindituz, metodologia honek, agente aktiboak eta aldagileak bihurtzen baititu.
- Irakasleriaren elkarren arteko lana errazten du.
- Sare edo elkarlana errazten du ingurunean jardun diren erakundeen artean (Elikagaien Bankua, Udal Gizartze zerbitzuak, beste gobernuz kanpoko erakundeak…)
- Oso egokia gertatzen da bizitzarentzat beharrezko diren konpetentziak
Aipatzeke da zeinen hunkigarria den neska-mutilek jartzen dituzten berotasuna eta gogoa. Egoeraren lehen berria izan bezain laster, hasten dira pentsatzen nola edo zer egin dezakete. Laguntzeko orduan, haien elkarkidetasuna eta lan egiteko adoreak miresgarriak dira.
Egoera latza izan arren, itxaropenerako arrazoiak daudela uste dugu Elikagaien Bankuan. Gizarte-bazterketa, desberdintasunak eta babes ezak garaitzeko borrokan gure gaztetxoak inplikatzeak merezi du. Haien erantzunak bultzatzen gaitu.
BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUKO TALDE PEDAGOGIKOA
2017ko Abenduak