
Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioen elikagai-bilketa erraldoiaren balantzearen aurkezpena egin da Bilboko Udalean. Izan ere, joan den asteburuan dohaintzen marka absolutu berria lortu zuen elkarteak: Bizkaian, 800 tona elikagai batu zituzten, eta 21.000 tona Espainia osoan.
Zifra horiek, kanpainarako ezarritako helburuen gaineko % 17ko gehikuntza adierazten dute (Estatu osoan 18 milioi kilo elikagai batzea aurreikusita zegoen), eta % 50eko gehikuntza, berriz, 2013ko kanpainarekin alderatuz gero (orduan 14 milioi kilo elikagai batu ziren).
Behin betiko zenbaketa amaituta, azken orduko partidak aintzat hartuta, Bizkaiko Elikagaien Bankuak azaroaren 28an eta 29an egindako Bilketa
Erraldoiak 800 tona elikagai batu ditu! 2013an baino % 46 gehiago! Berriro ere, eskerrik asko, Bizkaia!
Boluntarioen kopuruak, gora
Era berean, azpimarratzekoa da gora egin duela boluntarioen kopuruak: Bizkaian, 3.000 lagunetik gora ibili dira lanean 151 establezimendutan, hau da, hasieran aurreikusitakoa baino % 75 gehiago. Estatu mailan, 100.000 boluntario baino gehiago aritu ziren, 10.000 supermerkatutan eta merkataritza-gune handietan: hasieran aurreikusitakoa baino % 18 gehiago.