Boluntariotza – II

Baina… Zer da, zehazki, boluntariotza? Zein balore ditu? Zer dela-eta boluntariotza?

Bolunta da Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK-k eta EDE Fundazioak sustatutako boluntariotza eta parte-hartzerako agentzia, eta Boluntariotza Gida argitaratu berri dute, goian aipatutako galderei erantzuteko. Hona hemen gida horretako zenbait pasarte.

HIRUGARREN SEKTOREA

Sektore publikoa – Lehenengoa da. Ordezkaritza-sistematik eratorritako erakundeek (udalek, aldundiek, gobernuek, Europar Batasunak, eta abar) kudeatutako eremu edo sektorea da.  Gure zergekin ordaintzen dugu.

Sektore pribatua – Ekimen partikularraren eta baliabide indibidualen mende dago. Gure sistema ekonomikoan, sozialki, zenbait espazioren pribatutasuna ekarri du sektore pribatuak; eta ekonomikoki, berriz, merkatu librea da sektore pribatuaren isla.

Hirugarren sektorea – Bereizketa hori, ordea, ez da aski norbanakoek ingurune sozialean duten inplikazioa definitzeko. Izan ere, aipatutako biez gain, norbanakoek eta gizarteak harreman paraleloen sarea ehundu dute, sotilagoak edo intentsoagoak, gutxiago ala gehiago antolatuak, eta orotariko jarrera ideologikoekin. Sare horiek konponbideak bilatu dizkiete administrazioak eta merkatuek ase ez dituzten gizartearen beharrizanei eta, horretarako, sarri, kolokan jarri dute ezarritako ordena. Nori buruz ari gara, ordea? Ba elkartasuna eta erantzun soziopolitikoa antolatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei buruz (elkarteak, plataformak, koordinakundeak, GKEak, fundazioak, eragile sozialak). Erakundeok, gainera, gero eta garrantzi ekonomiko handiagoa dute. Esparru hori gero eta garrantzitsuagoa denez, izena ere jarri diote: Hirugarren Sektorea.

Eremu horretatik lan egiten du boluntariotzak, beharrizanei aurre egiteko. Horra hor guraso elkarteak, ikasleenak, aisialdikoak, herrialde txiroekin elkarlanean aritzeko elkarteak, aldarrikapen ekologistak lantzen dituztenak, feministak, antimilitaristak, eragindakoen taldeak, adinekoak, eta abar. Eremu horretan gauzatzen du boluntariotzak bere aldarrikapen lana, eta gizarte-politika zein sistema ekonomikoa ezbaian jartzeko ataza; eremu horretatik ari da boluntariotza zelatan, komunitatearen eta justizia sozialaren garapen osoa oztopatzen duen edozer salatzeko prest.

BOLUNTARIOTZAREN OINARRI DIREN BALOREAK

Elkartasuna – Inguruan dugun errealitatearekiko, arazoekiko, injustiziarekiko sentikorrak izatea da: norberekoikeria gainditu eta besteen alde jarduteko gai izatea.

Parte-hartzea – Boluntariotza da parte-hartze aukera guztiz desberdina, konpromisoa dakarrelako eta gizartea eraldatzeko xede argia duelako.

 

Organizazioa – Boluntariotza eta organizazioa banatu ezin daitezkeen kontzeptuak dira. Eraginkortasuna bermatzen duen bakarra organizazio baten barruan lan egitea da, gure aldarrikapenek gizartean duten posizioa sendotzen duelako.

Doakotasuna – Doakotasuna da ekintza boluntarioaren oinarria. Boluntarioek, printzipioz ez dute interesen arabera jarduten.

BOLUNTARIOTZAN ARITZEKO ARRAZOIAK

  • Boluntariotza garapen pertsonalerako faktore garrantzitsua da, baina, batez ere, gizartearen garapenerako ezinbesteko motorra da. Batetik, herritarren parte-hartzea ahalbidetzen du; eta bestetik, gizartearen bizitza-kalitatea hobetzen laguntzen du, gizartean egoera txarrenean dauden norbanako ta taldeen interesak babesten ditu eta hobetzeko proposamen ausart eta bitxiak egiten ditu.
  • Boluntariotza-lanaren bitartez parte hartzeko eskubidea dugu herritar guztiok. Boluntariotzak protagonista egiten gaitu; gure bizitzaren, gure auzoaren, gure herri edo hiriaren gaineko kontrola itzultzen digu; gure ahotsa entzuna izateko aukera ematen digu. Finean, parte hartzea lau urtean behin botoa ematea baino zerbait gehiago dela gogorarazten digu. Asmoa ez da erakundeak ordeztea. Aitzitik, boluntariotzak erakundeei exijituko die beren betebeharrak bete ditzatela. Edozelan ere, gizarte-erakundeek botere publikoen jarduna osatuko
  • Boluntariotzaren helburua ez da bestelako erreferentzia-markoak suntsitzea, ez indibidualak, ez kolektiboak, baizik eta gure elkartasun-nahiak gauzatzeko beste bide batzuk

Boluntario batek ez du profesional baten lana ordeztu behar: harekin alderatuta, boluntario baten gaitasun profesionala, eskarmentua eta konpromisoa ez dira egokiak. Hori bai: boluntarioek eta profesionalek lankidetzan jardun behar dute, elkarren osagarri diren zereginetan

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies