Boluntariotza – III

Boluntariotza

Eta… ni boluntario izan naiteke? Zein arlotan eta zelan gauzatu dezaket boluntariotza lana? Zein eskubide eta betebehar izango ditut?

Galdera horiei erantzuteko, Boluntaren Boluntariotzaren Gidako pasarteei helduko diegu berriro ere (boluntariotza eta parte-hartzerako Bizkaiko agentzia da Bolunta; Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta EDE Fundazioa dira bere sustatzaileak).

NOR IZAN DAITEKE BOLUNTARIO?

Boluntarioak dira beren denbora, jakituria, esperientzia edota lana eskaintzen dutenak, lan solidarioa doan egiteko. Boluntarioen helburua da gizartea eraldatzea, eta sinetsita daude beren ahaleginek mundu hobea sortzen lagunduko dutela. Boluntarioek modu askean hartzen dute konpromisoa: gizartearentzat onuragarriak diren jarduerak burutuko dituzte, beren ekimenez eta doan. Horretarako, elkartasunaren alorrean diharduen eta irabazi-asmorik ez duen elkarte bati lagunduko diote.

Edonor izan daiteke boluntario. Guztiok dugu zer eskaini, gure gaitasunen, motibazioen eta inguruabar pertsonalen arabera.

Zer da boluntariotza lana? Lan bat da eta, beraz, dedikazioa eta ahalegina eskatzen du. Hautu pertsonal eta askea da. Konpromiso iraunkorra eskatzen du, eta gure parte-hartzea bideratuko duen antolaketa; parte-hartze hori doakoa izango da, beste pertsonen eta, oro har, gizartearen aldekoa izango da.

Boluntario aritzeko baldintzak – Parte hartu nahi izatea. Denbora apur bat edukitzea. Partekatzeko, trebatzeko, ikasteko eta besteekin eta besteentzat lan egiteko grina izatea. Era berean, ezinbestekoa da hartutako konpromisoa iraunkorra izatea.

EKINTZA-EREMUEN SAILKAPENA

  • Aisialdia eta astialdia – kirola, kultura, eta abar.
  • Ingurumena – ingurumena zaintzea, ekologismoa eta animalien zein landarediaren eskubideak.
  • Babes zibila – arriskuen prebentzioa eta hondamendiei, istripuei edota larrialdiei aurre egitea.
  • Garapenerako lankidetza – nazioarteko harreman bidegabeen gaineko sentsibilizazioa eta herrialde txiroekin lankidetzan aritzea.
  • Gizarte-bazterkeria eta gizarte-egoera ahuleko taldeak – gizarte-bazterkeria arriskuan dauden taldeekin lan egitea, edota diskriminazioa pairatzen duten horiekin.
  • Mendekotasunak – mendekotasunen eremuan jardutea.
  • Desgaitasunak – desgaitasunak dituztenekin lan egitea.
  • Gaixotasunak eta lan soziosanitarioak – osasuna, emaileak, eta abar.
  • Giza eskubideak eta bakegintza – babesa, sentsibilizazioa eta salaketa.
  • Kontsumoa – kontsumitzaileen eskubidea eta kontsumo arduratsua sustatzea.
  • Hezkuntza eta kultura – eskola- eta unibertsitate-eremuan esku hartzea, elkarteen bidez.

BOLUNTARIOAREN ESKUBIDEAK

1.- Modu aktibo eta librean parte hartzea antolakuntzan, helburuei, antolakuntza-egiturari eta funtzionamenduari buruzko informazioa jasoz, eta erakundeak bere partaidetza bideratzeko finkatu behar dituen organoetan parte hartuz.

2.- Esku hartzen duen programa eta proiektuen diseinu, elaborazio, betetze eta ebaluazioan laguntzea.

3.- Betetzen duen lanerako beharrezkoa den laguntza teknikoa, giza laguntza eta prestakuntza jasotzea.

4.– Boluntariotza-lanak hirugarrenei eragin ahal dizkien kalteei aurre egiteko aseguru-estaldura jasotzea.

5.Tratu bidezkoa eta ez-diskriminatzailea jasotzea: errespetatuak izan daitezela bere askatasuna, duintasuna, intimitatea eta sinismenak.

6.Bere jarduna segurtasun eta higiene baldintza egokietan gauzatzea.

7.– Doako bere lanak eta gizarteari egindako ekarpenak dagokion errespetua eta aitortza lortzea.

8.– Boluntario izateari utzi ahal izatea libreki.

BOLUNTARIOAREN BETEBEHARRAK

1.Laguntza aktiboa ematea erakundeari eta, bere ahalmenen arabera, bertan parte hartzea.

2.– Erakundearekin hartutako konpromisoak betetzea, erakunde horren xedeak eta araudia errespetatuta.

3.Arduraz aritzea bere gain hartzen dituen eta esleitzen dizkioten zereginak egiterakoan.

4.– Organizazioak aurreikusitako prestakuntza-jardueretan parte hartzea.

5.- Jardunean zehar jasotako informazioaren gaineko isilpekotasuna gordetzea.

6.– Bere lanaren xedea diren pertsonen eskubideak errespetatzea.

«Boluntariotzak, doakoa den neurrian eta besteenganako elkartasuna egikaritzea dakarren neurrian, bizitzari buruzko beste ikuspegi bat eman, eta bizitzari beste balore bat ematen dio».

«Boluntariotza elkartasuna da, konpromisoaren bidezkoa eta antolatua; herri-ekimenaren adierazpide kualifikatua da, gizartearen garapenaren aldeko ekintza. Finean, errealitatea aldatzeko dugun eskubidea egikaritzeko tresna da.»

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies