Cáritas eta Eliza, Pobreziaren aurka

Caritas

Cáritasek adierazi du «lotsagarria» dela Espainiako gizartean dagoen berdintasun eza, eta, beste erakunde batzuekin batera, salatu egin du hezkuntzak eta osasunak, pobreziari lotuta, «azken urteotan pairatutako hondatzea».

Cáritas Españako idazkari nagusiak, Sebastián Morak, ohartarazi du «lotsagarriak» direla Espainian berdintasun eza nola hazi den irudikatzen duten datuak, eta agintariei eskatu die arazoari aurre egiteko: «ezin dugu etorkizunak ekarriko duenaren zain egon», adierazi du.

Fiskalitatea «premiazko» gaietako bat dela gaineratu du Morak, Espainiak ez daukalako «ondasunak birbanatu, eta berdintasuna sustatzen duen fiskalitaterik».  Espainiak bizi duen berdintasun ezari aurre egiteko, «gutxieneko errenta» proposatu du Cáritasek, diru-sarrerarik ez duten 500.000-600.000 familientzat. «Arrazoizkoa da», esan dute.

Horrekin batera, hezkuntzarekin eta osasunarekin «kontuz» ibiltzeko eskatu dute, eremu horiek biak «oso zigortuak izan direlako azken urteotan, eta hori zuzenki lotuta dagoelako pobreziarekin eta berdintasun ezarekin».

Zehazkiago, osasunari buruz, esan dute berau dela desberdintasun eza eragiten duen bigarren adierazlea, FOESSAren txostenaren arabera. Hezkuntzari dagokionez, berriz, kritikatu dute eztabaida gehiago dagoela «bikaintasunean», «ekitatean» baino.

Susperraldia ez dela pobreengana heldu salatu du Cáritasek

Emakume espainiarra, 36-45 urte bitartekoa, ikasketa-maila baxuarekin. Horixe da beharrizan-egoeran egon, eta, Cáritasen laguntzarekin, 2014an lana bilatzeko beren aukerak hobetu dituzten 71.000 lagunen artean nagusi den profila. Bada, horietatik 13.681ek gutxieneko kalitate-mailadun lanpostu bat eskuratu zuten. Xede horretarako, 40,6 milioi euroko inbertsioa egin zuen Eliza Katolikoaren erakunde nagusiak, Cáritaseko idazkari nagusi Sebastián Morak, eta enplegu eta ekonomia solidarioko koordinatzaile José Luis Pérez Lariosek emandako datuen arabera.

Cáritasen enplegu programak 58 orrialde ditu, argi-ilunez beteak: baikor agertzeko zenbait arrazoi irudikatzen dituen arren, agerian uzten du gora egin duela berdintasun ezak, eta 760.000 direla inolako diru-sarrerarik ez duten etxebizitzak. Morak, bestalde, bazter utzi ohi den beste datu bat ere eman du: «lana duten askok pobrezia-atalasean bizitzen jarraitzen dute».

«Etengabe igotzen da familiako kide guztiak langabezian egon, eta inolako diru-sarrerarik ez duten etxebizitzen kopurua. Egia da egoerak ikur baikorrak agertzen dituela, baina, batetik, krisiak ez die berdin eragin norbanako guztiei; eta, bestetik, suspertzeak ez digu guztioi berdin eragiten. Izan ere, susperraldia ez da pobretutakoengana heltzen ari: hainbatetan aipatutako susperraldi horren errenkadan azkenak izaten jarraitzen dute pertsona horiek. Ahulenak, pobreenak, prestakuntzarik ez daukatenak ez daude susperraldiaren zerrendan, ahaztuenean baizik».

Pobreziaren aurkako itun soziala eskatu dute Espainiako apezpikuek

«Barkamena eskatu nahi dugu, ez garelako gai izan beharrizan gorrian zeudenen arrangurei berehala erantzuteko».  Espainiako apezpikuek mea culpa hori bota dute, Juan G. Bedoyamadriden esanetan, Elizaren erakunde sozialek estutu egin dituztelako, leporatu dietelako isilik egotea krisi ekonomikoaren, haziz doan pobreziaren, xahutzearen eta ustelkeriaren aurrean. Bada, Espainiako Gotzain-konferentziak horri guztiari buruzko Instrukzio Pastorala plazaratu zuen lehengoan, eta prentsaurrekoan aurkeztu. «Pobreziari errotik heldu behar diogu. Arduradun publikoek mota guztietako ekintzak abiarazi behar dituzte: fiskalak, ondasunak birbanatzeari buruzkoak, lan-mundua biguntzekoak, eta abar. «Gaur egun, pobrezia saihestu daiteke», esan zuen Juan José Omella Omellak, Gotzain-konferentziaren pastoralaren arduradun eta Calahorrako eta La Calzada-Logroñoko apezpiku denak. Horretarako, itun soziala eskatu zuen, «eta ekonomiaren dimentsio etikoa berreskuratzeko».

Iglesia, servidora de los pobres da instrukzioaren izenburua. «Testu horren bidez, eta Elizaren doktrina sozialetik abiatuta, Espainiako egoera sozial eta politikoaren ikuspuntu errealista baina itxaropentsua eman nahi izan dute apezpikuek», adierazi du Apezpikutzak, pastoralari erantsitako oharrean.

«Asko eta asko dira gizaki-aurpegirik gabeko ekonomia batera makurtuta bizi direnak, diru-gose aseezinarekin, norbanakoen benetako beharrizanak aintzat hartu gabe. Ezin dugu dena utzi botere ekonomikoen edo bankuen esku. Ezin dugu pentsatu jarduera ekonomikoak konponduko dituela gizartearen arazo guztiak. Eskatzen duguna da gizarte guztiak norabide berean lan egin dezala», gaineratu du Omella apezpikuak.

«Ez da agiri politikoa, are gutxiago, alderdikoia. Elizaren ahotsa da: gure hitzak ezin dira sakristietara mugatu. Ez da inoren aurkako dokumentua, ez eta hauteskunde garaietako aurkari politikoen hitzak ere», esan zuen José María Gil Tamayo Espainiako Gotzain-konferentziako idazkari nagusi eta bozeramaileak.

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies