Energia-pobretasuna Espainian

pobreza

ENERGIA-POBRETASUNA ESPAINIAN

Espainiako 1,8 milioi etxebizitzatan pairatzen dute energia-pobretasuna

  • Espainian, hamar familiatik batek zailtasun handiak ditu etxebizitzaren oinarrizko hornikuntzak (argindarra eta gasa, esaterako) ordaintzeko: neguan ezin dute etxebizitza tenperatura egokian mantendu. Guztira, 1,8 milioi familia dira dira egoera horretan daudenak, hau da, sei milioi pertsona inguru. Beraz, Espainian, biztanleen % 9k baino gehiagok energia-pobretasuna pairatzen du.
  • Energiaren prezioek gora egin dute, eta familien diru-sarrerek, berriz, behera. Ondorioz, izugarri hazi da energia-pobretasuna bizi dutenen kopurua: 2008an 2,7 milioi ziren; 2012an, 4,2 milioi (1,5 milioi pertsona gehiago).
  • Gaur egun, 300 lagun hiltzen dira energia-pobretasunaren eraginez: auto-istripuz hiltzen direnak baino gehiago.
  • Energia-pobretasunarekin bizi direnek irtenbide bakarra daukate: gizarte- edo erlijio-elkarteetara jotzea laguntza eske. Bestela, eten egingo diete horniketa.

Energia-pobretasuna zera da: «etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko zailtasunak edo ezintasuna; eta energiari lotutako oinarrizko bestelako energia-zerbitzuak arrazoizko prezioan jasotzeko ezintasuna». Hala dio zenbait enpresa, unibertsitate eta fundaziok sustatutako EconomicsforEnergy ikerketa zentroak aurkeztutako txosten batek.

«Energia-pobretasuna» esapidea, garatze bidean dauden herrialdeekin eta energia eskuratzeko zailtasunekin lotu ohi dugu. Ordea, herrialde garatuetan ere ematen da arazo hori. Espainian ez dago kontuari buruzko definizio ofizialik, baina, oro har, etxebizitza estandar egokien arabera berotu ahal izateko (21 gradu egongelan, eta 18 gradu gainerakoetan), diru-sarreren % 10 baino gehiago gastatu behar duten familiei aplikatzen zaie.

Goian aipatutako txostenak dio Espainian % 3,6tik (2007an) % 9,88ra (2013an) igo dela herrialdeko energia-pobretasun tasa. Denbora-tarte horretan, argindarraren prezioa % 76 garestitu da Espainian, eta % 35 gasarena; hori dio EconomicsforEnergyk, Europar Batasuneko datuetan oinarrituta.

Krisian zehar hazi egin da gehien eta gutxien duten etxebizitzen arteko tartea. Horren ondorioz, Espainian hirukoiztu egin da energia-pobretasuna, eta, gaur egun, hamar familiatik bat dago egoera horretan (ia bi milioi etxe). Hori da Pobreza energética en España, análisis económico y propuestas de actuación txostenaren ondorio nagusia. Xavier Labandeira Vigoko Unibertsitateko Ekonomia katedradunak eta Pedro Linares Comillaseko Pontifize-eskola Teknikoko (ICAI-ICADE) irakasleak zuzendutako EconomicsforEnergyk aurkeztu zuen aipatutako dokumentua.

 

Egoera pairatzeko arrisku handiena dutenak

«Diru-sarrera txikiak dituzten familiak, adin-txikikoak dituztenak eta familia ugariak, lan-egoera desegonkorra dutenak eta alokairuan bizi direnak dira energia-pobretasunean erortzeko arrisku handiena dutenak», Pedro Linaresen esanetan. Autonomia erkidegoka, Melilla (% 23,4), Ceuta (% 16,58), Kanarias (% 15,09), Andaluzia (% 15,05) eta Murtzia (% 14,59) dira energia-pobretasun handienekoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoa (% 4,93), Gaztela-León (% 5,77), Errioxa (% 6,18) eta Galizia (% 6,22) dira egoera onenean daudenak.

Energia-pobreziaren ondorioz, osasun-arriskuak  izan ditzakete energia-pobreziak jotako etxeetan bizi direnek, ezin dutelako tenperatura egokia mantendu;  adinekoek heriotza goiztiarra izan dezakete neguan; eta, azkenik, eragin sozial eta ekonomiko handiko kontua da hauxe.

Prezioek gora egin dute, eta horrek egoera pairatzeko arrisku handiena dutenei eragiten die, batez ere. Talde horietako baten kasuan, pentsionisten kasuan, Adinekoen Elkarteen Espainiako Konfederazioak (CEOMEk) adierazi du «betiko moduan», nagusien kolektiboa dela honen guztiaren eragina gehien pairatu duenetako bat: «pentsio publikoek % 0,25eko igoera izan zuten 2014an; argindarrak, aldiz, % 2,3 egin du gora. Asko eta asko dira familiei laguntza ematen ari diren adinekoak, seme-alabak langabezian daudelako; ondorioz, egoera zailagotu egiten zaie adineko horiei».

Gizarte-bonua ez da aski arazoa konpontzeko

Gizarte-bonua da Espainian dagoen neurri bakarra, egoera txarrenean dauden kontsumitzaileek gutxiago ordaindu dezaten argindarraren fakturetan. 2009an abiarazi zuten, egoera latzenean zeudenei babesa emateko.

Hala ere, argi geratu da neurri hori ez dela aski energia-pobreziari aurre egiteko, ez baitu kontuan hartzen gas naturala edo butanoa (eta etxebizitza ugaritan horiek erabiltzen dituzte berotze-sistemarako): Izan ere, energia-pobreziari buruz jarduterakoan gasaren energia funtsezkoa dela adierazi du Sergio Tiradok, Ingurumen Zientzien Elkarteak (ACA) egindako Energia-pobrezia Espainian txostenaren zuzendari teknikoak. Beste alde batetik, ez dago argi, eztaere, gizarte-bonua jasotzen duten etxebizitza guztiek energia-pobrezia bizi dutenik (arrisku-egoeran badaude ere). Labur esanda: gizarte-bonuak laguntza ematen die, neurri batean, energia-pobrezia pairatzen duten familiei, baina ez da nahikoa, eta, seguruenik, ez die beti laguntzen arazo hori bizi dutenei.

Energia-pobrezia desagerrarazteko proposamena

Espainian energia-pobrezia desagerrarazteko abiarazitako neurriak, urriak izateaz gain, ez dute balio izan. Hartara, Kelisto.es-ek ekintza eraginkorrak eskatu ditu, haziz doan arazo honi benetan aurre egiteko. Hona hemen proposatutako neurrietako batzuk:

  • Hilabete hotzenetan argindarraren eta gasaren hornikuntza eteteko debekua ezartzea. Katalunian, esaterako, neurri hau aplikatu dute jada.
  • Gizarte-bonua errenta-mailara lotzea. Horrek aukera emango lieke baliabide urriak dituzten familiei berau eskuratzeko, seme-alaben kopurua edozein izanda, eta kide batzuk zein guztiak izanda langabezian daudenak.
  • Gizarte-bonua gasaren tarifara hedatzea, eta araututako tarifaren gaineko beherapena handitzea. Gaur egun, urtean 100 euro ingurukoak dira erabiltzaile arruntek jasotzen dituzten beherapenak, baina hori ez da nahikoa baliabide urriak dituztenentzat.
  • Gaur egungo sistemak, aurreztea zigortu, eta ito egiten ditu kontsumitzaile txikiak. Beraz, ahalik eta gutxienera murriztu behar da argindarraren fakturaren zati finkoa, erabiltzaileek kontsumitutako energiagatik ordaindu dezaten, ez zerga eta bestelakoengatik.

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies