BEBek enpresekin batera egiten du lan gosearen arazori erantzun bat emateko hemendik bertatik elikagaien eralgitzearen aurkako borrokatik.
Sarritan, eta arrazoi ugari tarteko, enpresek dituzte biltegiratuta kontsumi daitezkeen baina komertzializaezinak diren elikagaiak. Egoera honen aurrean enpresak bi aukera ditu: elikagaiok suntsitu, honek daukan ingumen- eta ekonomia-aldetiko kostu handiarekin; edo BEBi eman.
Bestalde, adituak gara enpresek soberan dituzten elikagaiak kudeatzen, 20 urte baino gehiagoko eskarmentuarekin.
Elikagaiak ematen dituen enpresak BEBen solidaritate-katean sartzen da eta gosea hemendik errotik kentzen laguntzen du. Beste enpresan batzuk diru- edo zerbitzu emaitzak egiten dituzte
ELIKAGAIAK EMATEA
- Giza-kontsumorako onak diren mota guztietako elikagaiak eta edariak jasotzen ditugu.
- Elikagaiak lehorrak, hoztuak edo izoztuak izan daitezke.
- Galkorrak edo ez-galkorrak.
- BEBek ez du onartzen iraungitako kontsumorako gehienezko epea igarota duen elikagairik onartzen.
- Elikagaiek agerian eta irakurgarri izan behar dute iraungipen data eta osagaien etiketa.
Zer nolako elikagaiak eman daitezke?
- Produkzio-soberakinak
- Iraungipen data eta kontsumitzeko data egokia gainditu ez dutenak
- Gaizki paketatuta dauden edo etiketa akastuna dutenak, edo sustapena bukatuta dutenak
- Bezeroek itzulitako sortak
- Entregatu gabe gelditzen direnak.
- Merkataritza-kanpainak bukatuta, soberan geratutakoak.
- Sasoiz kanpokoak, baina iraungipen-data gainditu gabe dutenak.
- Gure biltegiak hozkailua eta izozkailua ditu; beraz, prestaturik dago ontziratutako mota guztietako elikagaiak jasotzeko, freskagarriak, fruta freskoa, hoztuak eta izoztuakExcedentes de producción
Nola eman elikagaiak
Telefono bidez edo posta elektronikoz jar daiteke harremanetan Elikagaien Bankuko HORNITZE-SAILAREKIN
E-maila: aprovisionamientos@bancali-biz.org
Telefonoa: 944 499 258
Norbere elikagaiak eman
Nekazaritzako elikagaien enpresa bat bazarete edo emateko edo banatzeko elikagaiak badituzue, gure hornitze-sailarekin harremanetan jarri besterik ez duzue behar. Bertan azalduko dizue nola eman ditzakezuen zuen elikagaiak modu pertsonalizatuan. Emaile bakoitzari bere konponbidea emango diogu.
E-maila: aprovisionamientos@banacli-biz.org
Telefonoa: 944 499 258
Bilketa bat antolatu langileekin
Edozein enpresak antola dezake bilketa bat bere langileen artean, bai modu presentzialean (elikagaiak kutxetan jaso) edo bere kanpaina propioa antola dezake online bidez, modu pertsonalizatuan eta kontagailu batekin, bertako langileek jakin dezaten zenbat ari den biltzen
Bilketa hau honela egitearen abantailak hauexek dira:
- Solidaritate-kate batean kide eta partaide bihurtzen zarete
- Elikagaien Bankuak ekimen honen berri zabaltzen du.
- Hurbiltze bat ematen da enpresa eta langileen artean; izan ere, elkarlanean sustatze dute gure inguruko behartsuenen aldeko ekintza solidarioa.
Elikagaiak on line bidez eman
“elikagaiak on line bidez eman” gure tresnaren bidez ere eman ditzakezue elikagiak.
Bermeak
BEBek jasotzen dituen elikagaiak egoki tratatuko dituen konpromisoa hartzen du, kontsumitzeko modu egokian eman ahal izateko. Era berean, konpromiso bera hartzeko eskatzen die elikagaiok jasotzen dituzten erakundeei.
BEBek aldian behingo bisitak egiten dizkie erakunde hartzaileei; horrela bermatzen da elikagaiak egoera bikainean hel daitezen azken helmugaraino.
BEBek abian dauka produktu hoztu eta izoztuen banaketa. BEBek abian dauka produktu hoztu eta izoztuen banaketa. Bai garraioan eta bai bilketan eskakizun higieniko-sanitario guztiak bete beharko dira; horrela, hotz-katea etenik gabea izango da.
Elikagaien segurtasuna
BEBek biltegiratzen eta banatzen dituen elikagaien kalitatea bermatzen du, elikagaiok onuradunengana iristen diren arte. Hau lortzen da jasotako elikagaien kalitate organoleptikoaren azterketaren bidez; elikagaion iraungipenaren eta entitate hartzaileen instalakuntzen eta ezaugarrien azterketaren bidez, denak BEBek homologatuak.