BEBek, Erakunde Hartzaileak hornitzen ditu, dohainik, beren kide behartsuentzako elikagairik egokienekin.
Ongintzako erakundeak, gaur egun 270, entitate pribatuak dira, gizarte-ekimenaren esparrukoak, irabazi asmorik gabeak, eta behartsuenei laguntzen die modu batera edo bestera. Erakunde hauen bitartez helarazten dizkie BEBek elikagaik benetan behar dituztenei; izan ere, eurek baino ezin dute banaketa zuzen eta egokia egin onuradunen artean.
2014an 35.375 lagunengana iritsi gara.
NOLA ESKATU BANKUAREN ELIKAGAIAK JASOTZEA
Hauexek dira BEBek dituen elikagaiak jaso ditzaketen erakundeak:
- Gizarte-ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, nahiz eta diru-sarrerak izan, beti ere diru sarrera hauek elikagai-laguntzak estaltzen ez badituzte eta bere funtzionamendu-gastuak ezein erakunde pribatu edo publikoren aurrekontuaren barruan ez badago.
- Entitate laguntzaile hutsak (legalki eratu gabe; adibidez, parrokiak)
- BEBek ezin ditu lagundu merkataritza-esparruko entitate pribatuak; hau da, irabazi-asmoa dutenak.
Elikagaien Bankuko Entitate Hartzailea izateko, Entitate Hartzailea konprometitu egin behar da banaketarako irizpidea eta konpromisoak betetzera. Irizpide eta konpromiso hauek ondoko dokumentuan daude:
ENTITATE ONURADUNENTZAKO IRIZPIDEAK, PROZEDURA ETA KONPROMISOAK (PDFarekiko lotura)
Interes sozialeko erakunde batek BEBengana jotzen duenean elikagaien hartzaile moduan onartua izateko, ondoko prozedura jarraitu beharko du.
- Eskaera egiteko social@bancali-biz.org helbidera gutun bat idatzi beharko du. Bertan azalduko du zertara dedikatzen den, zer nolako pertsonak artatzen dituen eta zeintzuk baliabide dituen. Hemen ikus dezakezu eredu bat (PDFarekiko lotura)
- Gutuna jasotakoan, Gizarte Arloa harremanetan jarriko da aurkeztu behar den dokumentazioa zehazteko eta zer nolako urratsak eman behar dituen boluntarioek Entitatea bisitatzeko, honen funtzionamenduaren inguruko txostena egin dezaten. Bisitaldi honetan zehatz aztertuko da funtzionamendua, ikusteko ea betetzen dituen Bankuak eskatzen dituen baldintzak.
- Txosten hau aztertu eta ebaluatuko dute Gizarte Arloak eta Gobernu Batzordeak.
- Eskaria onartuz gero, janariak banatzen edo kontsumitzen hasteko eman behar diren urratsak emango dira jakitera.
Elikagaiak behar dituzten pertsonak
Hauxe egin dezakete elikagaiak behar dituzten pertsonak:
- Zerrendan kontsultatuz nortzuk banatzen dituzten elikagaiak bere herrian edo auzoan ELIKAGAIAK JASOTZEKO ENTITATEAK (PDFarekiko lotura)
- Beren herriko Gizarte Zerbitzuetan galdetu.
Elikagaien Bankura deitu (944 499 258), 9:30etik 12:30era eta Gizarte Arloaz galdetu