Espainiako pobrezia salatu du Europar Batasunak

Bandera de la Union Europea

Bruselak adierazi du Espainiako gizarte-babes sistema «nabarmenki ez eraginkorra» dela

 

Europar Batasunak txostena egin du EBko ongizatearen egoerari buruz, eta oso txarrak dira bertan Espainiari buruz esandakoak. «2010etik eragin negatibo nabaria egon da Espainiako ongizate-programetan». Hala adierazi du GIZARTE-INBERTSIOA EUROPAN txostenak. Lan hori Marianne Thyssen belgiar komisarioaren lantaldeak finantzatu du, Enplegu eta Gizarte Gaien kontura. 35 estatu aztertu dituzte (28 estatu kideak; Islandia; Mazedonia; Norvegia; Liechtenstein; Serbia; Suitza; eta Turkia), eta kapitulu bana eskaini diete.

«Espainiako babes-sistema nabarmenki ez eraginkorra da. Ez ditu pobrezia erlatiboko mailak gutxitzen, eta, gaur egun, gainezka egiten diote beharrizan larrienek». Hala dio aipatutako txostenaren espainiar bertsioak, non zenbait adituk hartu baitute parte, besteak beste: Alcaláko Unibertsitateko Gregorio Rodríguez, Ana Arriba eta Vicente Marbán irakasleek; eta Francisco Javier Moreno CSICeko ikertzaileak.

Europar Batasunaren testuak dituen hogei orrialdeetan zehar, apenas jasotzen diren Espainiako Gobernuaren lanari buruzko aipamen positiboak, ongizatea zaintzeari dagokionez. Lana, bestalde, European Social Policy Network-aren (Gizarte Politiken Europako Sarea) baitan egin da. «Gizarte zerbitzuak (Espainian) oso kaskarrak dira, krisiaren eraginari aurre egiteari dagokionez. Baliabide gehienak egoera larrienei aurre egitera bideratu badituzte ere (iraupen luzeko langabetuei eta bestelako egoerei aurre egiteko laguntzei buruz ari da hemen), gizarte-zerbitzuek ez zuten aurreikusi biztanleen zati handi baten bizi-baldintzek okerrera egingo zutela», azpimarratzen du testuak.

Izan ere, Batzordeak gaitzetsi egin du Cáritas, Gurutze Gorria eta bestelako elkarteak izatea, sarri, gizarte-zerbitzuen lana egiten dutenak.  «Gizarte-beharrizanen alorreko erantzukizunaren zati bat GKEen eta boluntarioen bestelako elkarteen gain utzi dute, administrazioen gastuak behera egin duen bitartean», salatu du EBko Exekutiboak.

«Espainiako ongizate-sistema oso ahula izan ohi da pobrezia eta gizarte-bazterkeria borrokatzeko», aitortzen du testuak. Bruselak dio «bereziki larrituta» dagoela haur pobrezia igo delako. Cáritasek sarri piztu du alarma gorri hori azken urteotan. «Europar Batasunaren barruan, 2012an, Errumaniak eta Bulgariak bakarrik zeukaten Espainiak baino haur pobrezia ratio altuagoa».

Pobrezia larriak, 2004an, etxeen % 3,8ri eragiten zien bitartean, 2012an % 7k pairatzen zuten egoera hori; % 35ek izan dituzte beharrizan materialak 2008-2013 bitartean; azkenik, 2014an familien % 4k, hau da, 750.000 familiak, ez zeukan inolako diru-sarrerarik. EBko Exekutiboarentzat, Espainiako «gizarte-politikak ahulak direla» islatzen dute datuok, «ez direla gai horrelako egoerei aurre egiteko».

Horrela, bada, gogora ekarri dute Gobernu Zentralak hezkuntza-arloko gastua % 34,6 murriztu duela 2011 eta 2013 bitartean; osasun-sistemakoa, % 9,6; enplegua sustatzekoa, % 48,5; eta langabeziarengandik babestekoa, berriz, % 11,4. Horiez guztiez gain, autonomia erkidegoek ere murrizketak egin dituzte: hezkuntzan, % 8,2; osasunean, % 6,4; gizarte-babesean, % 7,9; eta enplegua sustatzeko gastuan, % 34.

Era berean, gizarte-adierazleei dagokienez, irakurleak zenbait pasarte esanguratsu aurkituko ditu testuan, adibidez:  a) Enplegu-maila gora doa apurka-apurka, baina horrek eragin txikia izan du gizarte-bazterkeria egoeran bizi diren taldeetan, gazteen eta emakumeen artean kasu; b) kontratu berriek (batez ere gazteei egindakoek) jasan dute doikuntzen zamaren zati handi bat, lan-errentak murriztu diren neurrian; c) biztanleria aktiboan, lana dutenen arteko % 10,5 pobrezia-egoeran bizi da, batez ere emakumeak, prestakuntza urriko langileak eta aldi baterako langileak; d) gizarte-babes sistemak zailtasunak ditu, oraindik ere, beharrizanei modu eraginkorrean erantzuteko, eta antzematen da mugatuak direla errenta-taldeen artean ondasunak berriro banatzearen eraginak; e) Espainian, oraindik ere, urriak dira pobrezia gutxitzeko gizarte-babesaren eraginak, batez ere haurren pobreziari dagokionean (Espainian, 2013an, % 27,6; EBean, berriz, % 41,3); f) aurrerapen gutxi egin dira, gizarte-babesa eta enplegua sustatzeko estrategiak uztartzeari dagokionez; g) aurrerapen gutxi egin dira diru-sarrera urriak eta haurrak dituzten familietan, ekimen xume batzuk abiatu badira ere».

Gizarte-zerbitzuen lana egiten duten GKE horien artean gaude elikagaien bankuok ere.

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies