
JUAN ANTONIO ZUNZUNEGI BHIk: “Behar bezalako elikatzeko eskubidea duintasunez bizitzeko” BEBko proiektu didaktikoa garatu du ikasturte honetako bigarren hiruhilabetekoan.
Oso interesgarria izan da DBHko 1go mailako ikasleek egin duten lana. Haien inguruan dagoen pobrezia, gosea eta elikagaien zarrastelkeria ondo aztertu ondoren, txosten bat egin eta DBHko 4. mailakoei aurkeztu zieten. Institutuko neska eta mutil gazteentzat nagusiekin “irakasleena” egitea, motibagarria baino, oso hezgarria izan da.
Jarraian, 4. mailako nesken batzorde bat sortu eta 1go mailako ikasleekin elkarlanean aritu ziren, ikastetxean elikagaien bilketa antolatzeko. Oso bilketa arrakastatsua gertatu zen.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak eskerrak eman nahi dizkie Institutuko orientatzaileari, Patricia Sotori, eta 1go mailako irakaslegoari egindako ahaleginagatik proiektua burutzeko.
Eskerrik beroenak zuek bildu dituzuen elikagaiak hartuko dituztenen izenean. Zorionak jarrera solidarioak garatzeko zuen laguntzagatik.