Krisitik irtetea eta pobrezia

Krisitik irtetea eta pobrezia

 

Faktore makroekonomikoek erakusten digute Europako gainerako herrialdeak baino azkarrago hazten ari dela Espainia: 2015erako, Europar Batasuneko gainerako herrialdeena baino BPG altuagoa aurreikusi du. Langabezia behera doa…

Baina, zein eragin izaten ari da hazkunde hori biztanleengan? Erosketak egiterakoan nabaritzen da alderik, hau da, erosketak egin ditzaketenek igartzen dute desberdintasunik? Errazagoa da orain hilabe amaierara heltzea? Duela hiru urte pobrezian bizi zirenak irten dira egoera horretatik, hasi dira jada «kimu berdeak» ikusten?

Espainian pobreziari eta gizarte-bazterkeriari aurre egiteko Europako Sarearen zuzendari den Isabel Allendek dioenez, Espainian altua da «iragaitzazko pobreen» portzentajea (aldi baterako lana aurkitu eta gero, langabeziara itzultzen diren pertsonak, beste lan prekario batean aritzeko deitzen dituzten arte).

«Krisitik irteten ari garela entzuten dugu, baina jendeak ez du hala sentitzen, lan-munduan egoera oso prekarioa da-eta. Behin eta berriro agertzen da pobrezia, estatistiketan sartu-irten dabiltzanen artean, eta aldi baterako lanak dira nagusi», ondorioztatu du Allendek.

Pobreziaren profilari buruz, berriz, zera adierazi du: «zenbait kolektibo beti egon dira pobrezia edo gizarte-bazterkeria arriskuan —drogaren mendekoak, etorkinak eta ijitoak, adibidez—; bada, horiek ahaztu gabe, krisiaren ondorioak beste kolektibo batzuetara ere hedatu dira, adibidez: oso lan prekarioak zituztenen kolektibora; ikasketa nahikorik izan ez, eta eraikuntzan ari zirenengana; bi edo hiru haur zituzten emakumeengana… Horien arteko asko gizarte-bazterkeria egoeran daude jada».

Immigrazio irregularra ere hortxe dago. «Migrazio-fluxuak kudeatzeko politika behar du Europak, immigrazioa aukera bat izan dadin, ez beharrizan bat». Emakumeek baldintza are txarragoak pairatzen dituzte: soldata-arraila berez da handiagoa, eta handitu egiten da etorkinen kasuan».

Era berean, Gizarte-zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Estatuko Elkarteak Nazioaren gizarte-egoerari buruzko Txostena 2015 argitaratu du, non ohartarazten baitute krisitik irten ala ez, Espainian betikotu egin daitezkeela pobrezia eta berdintasun-eza.

Beste alde batetik, adierazi dute erdia baino gutxiago (% 49,6) direla kide guztiak lanean dituzten familiak, 2014ko biztanleria aktiboaren azken inkestako datuen arabera; eta familien bi herenek «kideren bat lanean» daukatela. Hori dela eta, azterlanaren egileek uste dute «antzemandako hobekuntzak ez duela joera-aldaketa garrantzitsua adierazten, geldialdia baizik».

Datuak eskuan, adierazi dute Espainiako etxeetan % 10,9 gutxitu zirela diru-sarrerak 2013an (2009rekin alderatuta). Urte berean, familien % 36,7k aitortu zuen zailtasunak edo zailtasun handiak zituztela hilabete amaierara heltzeko; familien % 9,3 atzeratu egin zen etxebizitzari lotutako ordainketak egiterako orduan; eta % 41ek ez zuen gaitasunik izan aurreikusi gabeko gastuei aurre egiteko. Gainera, lana zutenen erdiek (8 milioi inguruk) hilean 1.000 euro baino gutxiago kobratzen zuten, eta biztanleen % 50aren artean banatuta zegoen aberastasunen % 9,7.

Azterlanak lau geruzatan banatu du espainiar gizartea:

  • Lehen geruza (oso fina): «asko aberastutako biztanleria aktiboa» barne hartzen duena.
  • Bigarren geruza: krisi ekonomikoari eutsi dioten «familia aktibodunen geruza argaldua».
  • Hirugarren geruzan pentsiodunak leudeke, hau da, biztanle ez-aktiboak; «pentsioak bere horretan mantendu dira, pentsiodunen batez besteko errentarekiko egoera erlatiboa hobetu egingo zelako itxurak eginez».
  • Azkenik, laugarren geruzan, «biztanle aktiboen kopuru eskerga dago: lan- eta finantza-merkatutik kanporatuak izan dira eta bizitza-proiektuak zapuztu egin zaizkie».

Txostenak dio «BPGren hazkundeak mantenduz gero, seguruenik, apurka-apurka gutxitu» egingo direla «gaur egungo pobrezia-mailak, baina ehundaka milaka norbanako eta familiak pobrezian bizitzen jarraituko dute, eta oinarrizko beharrizanak asetzeko zailtasunak izango dituzte oraindik ere».

Allenderen ustez, horren guztiaren ondorioz «pobrezian trabatutako sektore esanguratsu bat dago», eta ohartarazi du «pobreziatik bazterkeriara igarotzeko arriskua dela espainiar gizartearen mehatxu larrienetako bat».

«Biztanle gehienen ongizatea eraikitzeko, hazkundeaz gain, berdintasun-ezari ere aurre egin behar diogula aldarrikatzen duen diskurtsoa berreskuratzeko garaia dugu», ondorioztatu dute Gizarte-zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Estatuko Elkarteko arduradunek, goian adierazitako agirian.
Elikagaien bankuok, boluntario eta emaleen bidez, gure inguruko askoren elikagai-beharrizanak asetzen laguntzen dugu, neurri batean. Zoritxarrez, ordea, hori ez da nahikoa… giza baliabide eta baliabide ekonomiko gehiago behar dira… Egin zaitez boluntario! Egin zaitez emale! Zatoz!

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies