Erakundea
Bizkaiko Elikagaien Bankuak ondoko jardun-arloetan eratu du kudeaketa:
- Elikagaien hornidura: hornidura-iturri ezberdinak baliatuta.
- Elikagaien biltegiratzea: Basauriko biltegietan eta Mercabilbaok utzitakoetan.
- Pertsona behartsuekin lan egiten duten erakundeei banatzea.
- Kudeaketaren barne-administrazioa.
- Soziala: Erakundeekiko harremanetarako.
- Harreman publikoak.
Bankuarekin hauetako jarduera batean laguntzeko jarri gurekin harremanetan.
Giza baliabideak
Bankuaren jarduera pertsona boluntarioek burutzen dute musutruk; hau da ordain ekonomikorik gabe.
Bizkaiko Elikagaien Bankua erakunde irekia da, elkartasun gunea izan nahi du ondokoen lana elkartzeko:
- Denbora eta gaitasuna jartzen duten boluntarioak.
- Bazkide boluntarioak, denbora eta gaitasunez gain aldizkako kuota eskaintzen dutenak.
- Boluntario ez diren bazkideak, aldizkako kuota ordaintzen dutenak.
- Laguntza ekonomikoa ematen duten ongileak.

Asko gara bazkide eta boluntariook
Baliabide materiala
Bizkaiko Elikagaien Bankuak, bere zereginetarako, Basauriko bi biltegi erabiltzen ditu eta Mercabilbaon kokatutako beste bat. Garraiorako ibilgailuak, hozkailuak, jasogailuak eta biltegiak kudeatzeko bestelako baliabideak. Bankuon printzipio bat da, ahal bada, baliabidea material hauek erosteko inbertsiorik ez egitea. Horren ordez, enpresei eta erakunde ofizialei eskatzen dizkiete.

Biltegi bat dugu Merkabilbaon eta beste bat Basaurin premian dauden Bizkaiko familiei atenditzeko
Finantziazioa
Ez da Bankuaren helburua dirua lortzea, hala ere, bere helburuei heltzeko gutxieneko finantziazioa behar du, edozein erakundek dituen gastuak kitatzeko; besteak beste, garraioa, biltegien ekipamendua, hozkailuak eta bulegoa. Halaber, energia elektrikoa, mantenua komunikazioak, aseguruak eta tankera horretako beste gastu batzuei ere egin behar die aurre.
Bizkaiko Elikagaien Bankuari egiten zaizkion ekarpenak, dirutan, espezietan edo ekipamenduan direla, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen Zergan aringarri dira. Ekarpenik egin nahi baduzu, NOLA LAGUNDU atalera joan zaitez.
Funtzionamendua
Bizkaiko Elikagaien Bankuaren jarduna elikagaien bilketatik hasten da. Hona bere hornidura iturriak:
- Elikagaien industriek eta banaketa-enpresek emandakoak.
- Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren nekazaritza sailek kudeatutako kanpainen soberakinak.
- Mercabilbaoko handizkako saltzaileen eta nekazaritzako kooperatiben soberakinak.
- Saltoki handietan eta ikastetxeetan egindako aldi bateko kanpainak. Halakoetan ikasleek esku hartzen dute antolaketan eta honek elkartasunaren praktikan inplikatu egiten ditu.
- Europako Batasunetik datozen eta Fondo Español de Garantía Agraria delakoaren bidez egindako ekarpenak.
- Elikagaiak kontu handiz tratatzen dira, sailkatu eta biltegiratu egiten dira kalitatea kontrolatuz eta osasun-arauak zorrotz betez.
- Aldizka, elikagaien hartzaile diren giza-erakundeek, ezarri zaien lotea hartzen dute. Lote hori Bankuak dituen elikagaien eta erakundeak artatzen duen pertsona kopuruaren araberakoa da.
- Onuradunek elikagaiak ez saltzeko eta hirugarrenei ez emateko konpromisoa hartzen dute.
Halaber, Bizkaiko Elikagaien Bankuak diru ekarpenak ere jasotzen ditu eta hauen bidez une bakoitzean egon litezkeen gabeziak betez osatzen du elikagaien eskaintza.