Osatze proteikoa

Hala deitzen zaio elikagai biren elkarketari, hain zuzen ere, kalitate handiagoko proteina —okelarenaren antzekoa— lortzeko xedez egindakoari.

Elikagaiak konbinatzea onuragarria da, bai ekonomikoki, bai nutrizioari dagokionez, bitamina, zuntz eta mineral gehiago kontsumituko ditugulako.

Osatze proteikoa lortuko dugu lekaleak eta zerealak konbinatuta, adibidez: dilistak eta arroza.

Hona hemen errezeta bat: arroz eta dilista eltzekaria.Proteicoa

Osagaiak (2 lagunentzat, gutxi gorabehera):

* Arroza (60 gr)

* Dilistak (120 gr)

* Piperra (150 gr)

* Tipula (100 gr)

* Tomatea (150 gr)

* Azenarioa (100 gr)

* Olioa (20 cc)

* Berakatza

Nola prestatu:

* Jarri dilistak uretan beratzen, ordu biz. Ura kendu eta izan prest. Hala egin behar duzu lekariek meteorismoa edota sabel-distentsioa eragiten badizute; bestela, arazo horiei aurre egiteko, eltzekariari mihilua bota ahal diozu.

* Barazkiak (tipula, piperra, tomatea, azenarioa eta berakatza) zatitu, eta eltzera botako ditugu, gatz apur batekin eta dilistekin batera. Urez estaliko ditugu. 10 minutu beranduago, gutxi gorabehera, arroza botako dugu.

* Beste 25 minutuz izango dugu irakiten, arroza eta dilistak bigundu arte.

* Eltzekaria eginda dagoenean olioa botako diogu.

 

NUTRIZIO-INFORMAZIOA:

Aipatutako elikagaiak konbinatuz gero zenbait osagai lortuko ditugu: karbohidrato konplexuak (gorputzerako energia iturri ezin hobea); balio biologiko handiko proteinak; B taldeko bitaminak (B1, B2, B3, B6); mineralak (kaltzioa, magnesioa, potasioa, zinka); antioxidatzaileak; eta zuntza.

Dilistei dagokienez, berriz, egia da burdina badaukatela, baina burdin horren xurgatzea txikiagokoa da, animalia-jatorrizkoa baino. Xurgatzen laguntzeko, C bitaminadun jakiekin batera jan daiteke platera, adibidez: tomatezko entsaladarekin, laranjarekin edota bestelako zitriko batekin.

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies