Pobrezia: zer den eta nola neurtzen den

Foto de receptores de ayuda.

Zer da pobrezia? Nor da pobre? Alokairua edota hipoteka pagatu ezin duena? Jatekorik ez duena, gutxi jaten duena edo txarto jaten duena? Elizako atean eskean dabilena? Etxerik ez duena? Nor?

Europako erakundeetako adituek definitu, kuantifikatu eta argitu dituzte pobreziarekin lotutako zenbait gai.

Horrela, bada, argi dago gure inguruan ematen duen baino pobre gehiago dagoela, uste baino gehiago direla txarto pasatzen ari direnak.

Pobrezia eta gizarte-bazterkeria

Gaur egungo zenbakiek erakusten digute Espainiako populazioaren % 27 baino gehiagori eragiten diotela pobreziak eta gizarte-bazterkeriak, hau da, 13.000.000 lagun ingururi.

Zehazkiago, Euskal Autonomia Erkidegoan populazioaren % 17 baino gehiago dago egoera horretan, AROPEren arabera.

Pobrezia eta gizarte-bazterkeria arriskua neurtzeko AROPE “At Risk Of Poverty and/or Exclusion” adierazlea erabiltzen da, Europar Batasunak hala proposatuta; pobrezia edota gizarte-bazterkeria pairatzeko populazioaren ehunekoa adierazten du.

Jotzen da pobrezia pairatzeko arriskua dutela errenta nazionalaren baliokidearen % 60 baino txikiagoko errenta duten etxeetan bizi direnak.  2013an 13.523 €-koa zen Espainiako errenta baliokidearen batez bestekoa, eta pobreziaren atalasea 8.114 €-an zegoen (676 €/hilean). Hartara, pobreak ziren kopuru horretatik beherako errenta baliokidea zuten guztiak.

2009tik hona 1.300.000 pertsonatik gora bizi dira pobrezia edota gizarte-bazterkeria egoeran Espainian; lehen, baina, ez zeuden egoera horretan.

Oro har, iparraldean txikiagoak dira pobrezia edota gizarte-bazterkeria tasak (Estatuko batez bestekoaren azpitik daude, kasu guztietan), eta hegoaldean, berriz, handiagoak. Mutur-muturrean, Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Aragoik % 20tik beherako tasak dituzte; beste aldean, Kanarietan, Extremaduran, Gaztela-Mantxan eta Andaluzian % 35-39 bitartekoak dira tasa horiek.

Baliabide-gabezia larria

Baliabide-gabezia larria bizi duten biztanleak dira oinarrizko bederatzi kontsumo-puntuetatik lau ere eskuratu ezin dituzten etxeetan bizi direnak (oinarrizko kontsumo-puntu horiek Europa mailan definituta daude). Hauexek dira puntu horiek:

  • Hipoteka, alokairua edota ordainagiriak ordaintzea.
  • Neguan etxebizitza tenperatura egokian mantentzea.
  • Urtean astebeteko oporraldia izatea, gutxienez.
  • Bi egunean behin okela, oilaskoa edo arraina jatea.
  • Ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasuna izatea.
  • Telefonoa izatea.
  • Telebista izatea.
  • Garbigailua izatea.
  • Autoa izatea.

Bereziki azpimarratzekoa da % 66k ezin duela bi egunean behin (gutxienez) okela, oilaskoa edo arraina jan. Hori da, hain zuzen ere, gabezien eskalako azken koska: jatekorik ez izatea.

% 38k baino gehiagok zailtasunak dituzte hil amaierara heltzeko. Gainera, % 28k alor horretako zailtasunak dituzte. Beraz, hiru pertsonetatik bik zailtasunak dituzte hila amaitzeko.

Herritarren % 11 bizi da udal etxebizitzari lotutako ordainketak atzeratzen diren etxeetan.

Baliabide-gabezia larria % 38 baino gehiago hazi da. Horrek esan nahi du orain gehiago direla egokiro elikatzeko zailtasunak dituztenak; gero eta etxe gehiagotan atzeratzen direla udal etxebizitzari lotutako ordainketak; gero eta gehiago direla etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko zailtasunak dituztenak, eta ezusteko gastuei aurre egin ezin diezazkietenak. Krisi urteetan zehar hazi egin da baliabide-gabezia larria pairatzen dutenen kopurua: 800.000 lagun gehiago dira orain, eta, guztira, 3 milioi pertsona daude egoera horretan.

 

Pobrezia larria

Pobrezia larrian daude kontsumo-unitateko, populazioaren batez besteko diru-sarreren % 30 baino gutxiagoko errenta duten etxebizitzetan bizi direnak. 2013an 13.523 € zen Espainiako populazioaren diru-sarreren batez bestekoa. Garai hartan, bada, jotzen zen pobrezia larrian bizi zirela kontsumo-unitateko, guztira, urtean 4.057 €-ko (hilean 339 euro) diru-sarrerak zituzten etxeetan bizi zirenak.

Populazioaren % 6, hau da, 3 milioi pertsona inguru, bizi da pobrezia larrian. Kopuruak asko aldatzen dira eskualdeka: Nafarroako tasa % 1,2 den bitartean, Gaztela-Mantxan % 10,56ra igotzen da kontua, eta % 14,7ra Zeutan.

 

Iruzkinak eta ondorioak

Ehuneko berrogei egin du gora elikagaien bankuetara laguntza eske datozen bertakoen kopuruak. Hala adierazi du Nicolás Palacios Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioaren lehendakariak.

«Oso gogorra da seme-alabei eskatzea eskolan ganoraz aritzeko, guk oinarrizkoena, jatekoa, ezin eman diegunean», dio pobrezia berri honek harrapatutako gizon batek.

Etorkinek, bereziki Europar Batasunetik kanpokoek, bertoko populazioak baino askoz tasa altuagoak pairatzen dituzte.

Edozein lanbidek ez du pobrezia ekiditen. Horrek, gainera, lotura estua dauka lanaldi mugatuaren hazkundearekin.

Populazio aberatsenaren % 20aren errenta, gaur egun, populazio pobreenaren % 20arena baino sei bider baino handiagoa da. Espainia bosgarrena da aberatsen eta pobreen arteko tarterik handiena duten europar herrialdeen zerrendan; gainetik Bulgaria, Grezia, Errumania eta Letonia baino ez ditu.

Krisiak bortitzago jo die ertain-klaseari eta egoera txarrenean bizi den gizarte-sektoreari, eta agerian utzi du, era berean, ezarritako gizarte-politiken ahulezia. Beste alde batetik, adierazleek krisiaren amaiera hurbil daukagula erakutsi arren, gogora ekarri beharra dago hazkunde urteetako emaitza edo onura ekonomikoak ez direla heldu gizartean egoera txarrenean daudenengana, eta, beraz, onura horiek birbanatzeko jarduketak aurreikusi ezean, etorkizunera errepikatu eta finkatu egingo da krisiak eragindako ongizatearen galera.

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies