
Duela gutxi, Bizkaiko Elikagaien Bankuko proiektua den: “Behar bezala elikatzeko eskubidea duhintasunez bizitzeko” garatu dute Sestaoko Albiz Herri Ikastetxean. Bi hilabeteen zehar jardun dira Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak.
Zenbait bideo ikusi, Bizkaian eta Sestaon bereziki lagun askok jasaten duten gosetea eztabaidatu ondoren, arazoaren azterketa sakona egitea erabaki zuten.
Basauriko BEBek dituen biltegiak bisitatu zituzten lehendabizi, boluntarioek egiten dutena zuzen ezagutzeko. Ondoren, pobreziari, goseteari, elikagaien zarrastelkeriari eta EEGei buruzko informazioa bilatu eta txosten txikiak idatzi zituzten haien ikaskideei komunikatzeko.
Agerian jarri zuten arazoari aurre egiteko, elikagaien bilketa bat antolatu zuten BEBrako.
Bukatzeko, BEBri emateko bildutako elikagaiak, ekitaldi bat antolatu zuten ikasleek non, familien, irakasleen eta BEBko ordezkarien aurrean, zer egin eta zer ikasi azaldu zuten.
BEBtik, 6. mailako ikasleei: Mireni, Ebari, Josuri, Begoñari eta Anari eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuarekiko adierazi dituzten adorea eta inplikazioa, hala nola Ikastetxeak eta familiek eman diguten laguntzagatik. Nabarmendu nahi dugu ere hiru ikastaldeen partaidetza, jarrera eta konpromezua.
Eskerrik beroenak Albiz Herri Ikastetxeari, aldi berean ikasi eta inguruko goseari konponbide bat eman ahal diola agertu baitute.