Sute batek kiskali zuen apirilaren 11n BEBek Basaurin zuen biltegia. Sutea gertatu zenean 70.000 kilo elikagai zeuden biltegiratuta. Sua arratsaldeko 8ak inguruan piztu zen, eta, ondorioz, bankuak biltegian zeukan guztia galdu du; eraikinaren egitura guztiz desegin da; hori dela eta, berreraiki egin beharko da. Bulegoak eta bertako material guztia galdu da: artxibategiak, mahaik, ordenagailuak..; lau hozkailua, furgoneta bat, tresneria guztia, makinak, paletak erabiltzeko orgatxoak … Den-dena geratu da kiskalita. Zorionez, ez da biktimarik izan, baina galera materialak handiak izan dira. Biltegia elikagaiz beteta zegoen, inoiz baino beteago; izan ere, aurreko astean elikagaien “bilketa handia” egin zen. Hain zegoen betea non Foru Aldundiari beste lokal bat eskatu behar izan zitzaion gehiegizko elikagaiak bertan gordetzeko. BFAk, Gizarte Ekintzako diputatu Juan Mari Aburtok egindako bisitaren ostean, iragarri zuen pabilioi hau erabiltzeko baimena, hain zuzen ere erre den biltegia zegoen eraikin berean kokatua. BEBek bere esker ona adierazi nahi dio BFAri honengatik guztiarengatik. Ezbehar hau kolpe latza izan da gure erakundearentzat. Hala ere, guztiok gaude behar den guztia egiteko prest elikagaiak jasotzen dituzten 220 entitateak eta berauek babesten dituzten 25.000 lagunak inolako kaltetuak izan ez daitezen. Bankuko boluntarioek ez dugu etsiko eta egoerari buelta emateko erabaki irmoa hartu dugu. “Egoera honetan hola edo hala aurrera egin beharra dago eta sormenaz baliatu. Boluntarioak elkartu gara eta erabaki dugu gure ekintzekin eta lanarekin jarraituko dugula, Bizkaian premian daudenek nabaritu ez dezaten sute larri hau izan dugula” esan zuen hurrengo egunean bankuko lehendakariak. Eta beste hau ere gaineratu zuen: “Erantzukizunez egingo diogu aurre gertatutakoari. Badakigu topera egin beharko dugula lan, eta halaxe egingo dugu” Espero dugu ez zaigula laguntzarik faltako; ildo honetan esan beharra dugu sutea izan zela jakin bezain pronto makina bat erakunderen eta gainontzeko bankuen laguntza izan dugula. Eskerrik beroenak guztiei, bihotzez! Hainbat suhiltzailek hartu zuten parte sutea itzaltzeko lanetan; sutea ez zen erabat itzali lau ordu pasatu arte. Geneukan guztia suntsitu zuen lau orduko sutea.
Webgune honetan ikus daitezke sutearen argazkiak, “Elikagaien Banku batean izandako sute baten ondorio praktikoak” izeneko dokumentu baten barruan daudenak.