Garapen Teknologikorako Euskal Institutuak, Neiker-Tecnaliak, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioari (Febal) emango dizkie bere ikerkuntzetako nekazaritza-soberakinak. Soberakin horien artean dago Neiker-eko ikerlariek, iaz lortutako patata-barietate berria: “Miren”. Patata berriak forma obalatua eta oso azal fina ditu, eta salgai dago jada. Era berean, Neiker-en eta Febal-en arteko akordioari esker, aukera egongo da Nekazaritzako Elikagaien Arkauteko (Araba) Campusean […]