Zer da elkartasuna? Hunkituta sentitzea kalean pobre bat ikusten dugunean, eta hark luzatutako ontzira zentimo batzuk botatzea? Eskaileretan erori denari laguntzea? Manifestazio batean pankartari eustea? Helmugan adierazitako xedearen aldeko maratoian korrika egitea? Elkartasun-bolaluma erostea? Zer da? Bada, oso zaila da elkartasuna definitzea, berau gauzatzea bezain zaila, kasik… Sarriegi ikusi dugu kontzeptu hau higatuta, interes politiko, […]