Zoritxarrez, egon badago. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, milaka etxe daude pobrezia egoeran eta honek 100.000 pertsona baino gehiagori eragiten die. Krisi ekonomikoak areagotu egin du egoera hau. Aintzat hartzeko modukoa da “txiro lotsagarri” deritzenen hazkunde ikaragarria. Familia hauek, bizilekua eduki arren, pobreziaren mugatik hurbil bizi dira eta egoera ezkutatu egiten dute bere gizarte giroan. Soziologoek “laugarren mundua” deitzen dutena gugandik oso hurbil dago. Gure inguru hurbileko pobreziari buruzko informazio gehiago izateko 2013 urteko Memoria ikus daiteke, Memoriak atalean.