Xahutu ordez, dohantzan eman

Alimentos donados al BAB

Gizakion oinarrizko beharrizanak asetzeko baliabiderik eza da pobrezia, eta, azken buruan, elikadurarako eskubidea asetzeko ezintasuna.

Bizkaiko Elikagaien Bankua probintzian beharrizan-egoera larrienean daudenen oinarrizko elikadura asetzen saiatzen da. Horretarako, egoera ekonomiko hobean dauden ingurukoek eskuzabaltasun osoz egindako ekarpen ekonomikoak eta elikagai-ekarpenak, zein elikadura-katean sortutako soberakinak baliatzen dituzte, hau da, munduan zehar (eta bereziki industrializatutako herrialdeetan) hain sarri gertzen den elikagaien xahutzea ekiditen dute.

FAOk (Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen bulegoak) Suediako Bioteknologia eta Elikagaien Institutuari (http://engwww.sik.se/) enkargatutako azterlan batek agerian utzi du urtean 1.300 milioi tona inguru elikagai doazela zaramatara urtero, hau da, Saharaz hegoaldeko Afrikan ekoizten diren elikagaien pareko kopurua.

1.300 milioi tona elikagai oso kopuru handia da, handiegia oharkabean joaten uzteko. Txostenak, xahutzearen kontuaz gain, elikagai horiek ekoizteko baliabide eta ahaleginak ere aipatzen ditu. Izan ere, elikagaien galera nekazaritza-ekoizpenean bertan hasi, eta jarraitu egiten du, apurka-apurka, prozesuaren azken katebegira, hau da, kontsumitzaileon txanda heldu eta gero ere. Galerak kasu bietan ematen dira, izan herrialdea aberats ala pobre, baina, noski, handiagoak eta esanguratsuagoak dira herrialde industrializatuetan. Esandako guztiari gaineratu behar zaio azken kontsumitzaileei dagokienez, herrialde industrializatuetakoak direla elikagai gehien xahutu eta zaramatara elikagai gehien botatzen dituztenak.

Europan eta AEBetan 95-115 kg elikagai xahutzen dira, urteko eta biztanleko; Saharatik hegoaldeko Afrikan eta Asiako hego-mendebaldean, berriz, 6,11 kg baino ez dira xahutzen, urteko eta biztanleko. Herrialde pobreen eta garatze bidean dauden herrialdeen kasuan, elikagaiak galtzeko arrazoiak muga teknikoekin lotuta daude, elikagaien kudeaketa okerrarekin, biltegiratze edo hozte teknika txarrekin, biltzeko sistemarekin, eta abar. Herrialde industrializatuen kasuan, ostera, galeraren arrazoi nagusiak kontsumitzaileei eta haien portaerari lotuta daude.

Elikagaien galerak murriztea goseari aurre egiteko eta elikagaien katebegi guztietan ekonomia hobetzeko modu bat da. Egoera larrienean bizi diren herrialdeei, beren biztanleak elikatu ezin ditzaketen horiei laguntzea aipatzen da, baina, kudeaketa egokia eginez gero, haiei helarazteko besteko soberakina lortuko genuke.

Ez da zaila indibidualki eragitea elikagaien elaborazio-katea osatzen duten etapa guztietan (ekoizpena, garraioa, banaketa eta kontsumoa), baina gure indar guztiak kontsumora bideratzen ditugu, etapa horretan gertatzen baitira xahutze larrienak.

Ezinbestekoa da kontsumo arduratsua sustatzea eta ekiditea elikagaiak baztertzea hamaika arrazoi argudiatuta. Horrek guztiak hurbiletik ikutzen gaitu gu guztiok, familiartean, etxean. Zer pentsatuko genuke egunaren bukaeran zarama-ontzian 10 €-ko billetea ikusiko bagenu, bazkalostean sobera utzitako okela-zatien, hozkailuan hondatu diren urdaiazpiko-xerren, edota amaitu nahi ez dugun otarteko zatiaren ordez?

Eta kontsumo arduratsuak dakarkigun aurreztearen zati bat, hau da, «xahutu ez duguna» Bizkaiko Elikagaien Bankuari «dohantza» bat egiteko erabiliko bagenu?

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies