ZARRASTELKERIA – HOTELETAN SOBERA GERATZEN DIREN MENUAK

Luxuzko hoteletan sobera dauden menuek milaka lagun elikatzen dituzte…

«Barcelona comparte la comida»  proiektua sustatzen du Nutrición Sin Fronteras GKEk. Ekimen horren baitan, lau eta bost izarretako hoteletan sobera dagoen janaria jasotzen dute, xede soziala duten erakundeen artean banatzeko. Horrela, urte eta erdian 38 tona inguru janari kozinatu batu dute, eta pobrezia-egoeran bizi diren 5.000 lagunen artean banatu.

Europak 179 kilo elikagai xahutzen ditu urtean, biztanleko — ekoizpen-prozesuan baztertutako nekazaritza-jatorrizko elikagaiak edota itsasora botatzen diren arrain-hondakinak zenbatu gabe—. Espainian ere antzekoa da egoera: urtero 7,7 milioi tona elikagai botatzen dira (eta, artean, milaka lagun pobrezian bizi dira). Soberakin global horren % 14 jatetxeetan eta catering enpresetan sortzen da, eta, neurri handi batean, hotel-kate handietan ere bai.

Nutrición Sin Fronteras GKEk «Comparteix el menjar» («Partekatu janaria») ekimena abiarazi zuen duela urte eta erdi, ospe handiko hoteletako soberakinak egoera latzenean bizi direnen artean banatzeko. Horri esker lortu dute kontsumitzeko egokiak diren hainbat elikagai zaborretara ez botatzea.

Gemma Salvador Kataluniako Osasun Publikoko Agentziako nutrizionista eta Nutrición Sin Fronteras GKEko lehendakariordea mintzatu da eredu horri buruz, eta esan du «beste hiri batzuetara zabaltzeko modukoa» dela.

  • «Comparteix el menjar» proiektua 2012an jaio zen, Bartzelonako hotel handietan kozinatutakoaren soberakinen inguruan. Izan ere, janari hori bota egiten zuten, askok uste baitzuten Legeak ez zuela ahalbidetzen berau probetxatzea. Ordea, nutrizio eta elikadura-segurtasuneko adituen talde batek egoera aztertu, eta ikusi zuten Legeak ez duela trabarik jartzen soberakin horiek banatzeko. Kontua da lortzea une zehatz batean kontsumitzeko aproposak diren elikagai batzuk egokiak izaten jarraitzea banatzen diren unean ere.

 

  • Posible da kozinatutako janaria banatzea kontsumitzeko baldintza egokietan, eta osasunaren kalterik gabe? – Janaria garraiatu behar da trazabilitate egokia gordeta, eta bermatuta azken kontsumitzailearengana helduko dela hasiera batean salduko zen baldintzetan. GKEn lan egiten dugun askok Osasun Publikoko osasun-ikuskaritzan eta nutrizioan egiten dugu lan. Gaia ezagutzen genuen, eta arrakasta zera izan da: prozesu egokia planteatzea, non atal guztiek goi-mailako bermea duten. Zero arriskua ez da existitzen, ez elikagaiak dohantzan ematean, ez eta hoteletako jatetxeetan ere. Egin behar dena da ahalik eta berme-, prestakuntza- eta gardentasun-maila handienarekin aritu, elikagaiak garraiatzeko prozesu osoan zehar.

 

  • Zein ezaugarri dituzte proiektuan laguntzen duten hotelek eta erakundeek?Gaur egun, Bartzelonako 11 hotel handirekin eta elikaduraren sektorean ari diren beste bederatzi enpresarekin dihardugu (besteak beste, jasotako laginak aztertzen dituen laborategi baekint; lagin horiek jasotzen ditugu bermatzeko prozesuak egokiro egiten direla). Lau eta bost izarretako hotelekin ari gara, bertako sukaldeen ezaugarriengatik, eta tenperatura gutxitzeko zein izozteko duten gaitasun handiagatik.

 

  • Hoteletako langileek badaukate behar bezalako prestakuntza, elikagaiak egokiro paketatzeko (gerora kozinatutako hori jan ahal izatea ahalbidetuko duen paketatzea egiteko)?Saiatzen gara nutrizio-beharrizana dagoen eremuetarako garraioa ahalik eta segurtasun-berme handienekin egiten. Horretarako, prestakuntza-saioak egin ditugu hoteletako langileekin, irakasteko elikagaiak nola paketatu behar dituzten, nola jaitsi behar dieten tenperatura eta nola izoztu behar dituzten. Gero, gu, astean birritan edo hirutan pasatzen gara, eta elikagaiak zuzenean garraiatzen ditugu banaketa egingo duten erakundeetara. Produktuak jaso eta gero, ez ditugu biltegiratzen: zuzenean banatzen ditugu. Aipatutakoaz gain, egiaztatu eta bermatu egin dugu izoztutako produktuak uzten direla izozkailu egokiak dauden tokietan, eta erabiltzen joan ahala atera eta banatzen direla elikagaiok. Zentzu horretan, prestakuntza-saioak egin dituzte bai hoteletako langileek, bai jantoki sozialetakoek.

 

  • Zenbat janari banatu da, eta zenbat laguni? Beste toki batzuetara ere zabaldu daiteke eredu hori? Proiektua abiarazi genuenetik urte eta erdira, kozinatutako 37.571 kilo elikagai banatu dizkiegu 5.000 lagun ingururi Bartzelona hirian, bertan lan egiten duten gizarte-erakundeen bidez. Proiektua arazorik gabe garatu daiteke beste toki batzuetan; izan ere, hazten ari da, eta informazioa emango diegu gaia jorratu nahi duten GKE edo elkarte guztiei. Hori bai: gogoan hartu beharra dago kozinatutako janariak arrisku gehiago dituela, kozinatu gabeko elikagaien dohaintzak baino (bigarren horretan ari dira elikagaien bankuak).

 

  • Zein finantzaketa jaso du proiektuak?Urtebetez 58.000 euroko beka lortu genuen, Kataluniako TV3 telebista-kateak xede sozialekin antolatutako maratoi bati esker. Diru-laguntza horrekin ordaindu dugu janari izoztuaren garraioa egiten duenaren soldata, eta proiektu osoa kudeatzen duen koordinatzailearen lana. Gainerakoa boluntarioek egiten dute eta, noski, kozinatutako janariaren soberakina dohaintzan ematen dute hotelek. 1,3 euroren trukean, lau eta bost izarretako luxuzko hoteletan sobera zeuden kalitate handiko menuak banatu dizkiegu Bartzelonako 5.000 laguni.

Horrez gain, Bartzelonako Udalaren eta Kataluniako Generalitatearen Osasun Publikoko Agentziaren babesa jasotzen dugu.

 

  • Eta etorkizunera begira, zer?– Orain badakigu sistemak funtzionatzen duela. Hasieran arduratuta geunden, hotelek gero eta dohaintza txikiagoak egiten dituztelako. Orain, aldiz, uste dugu hori gauza ona dela. Hasieran alarmak piztu bazitzaizkigun ere, gerora konturatu ginen betetzen ari dela elikagaiak ez xahutzeko helburua ere. Hotelak ikasten ari dira aurreikuspenak askoz gehiago doitu behar dituztela, ez dela janaririk xahutu behar, ez dela soberakinik egon behar. Orain, harremanetan jartzen ari gara beste hotel batzuekin, proiektua bizirik mantentzeko eta beste hiri batzuetara ere zabaldu ahal izateko.

Borroka honek fronte ugari baditu ere… aurre egin ahal diogu zarrastelkeriari

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies