ZARRASTELKERIA – SUPERMERKATUEN SOBERAKINAK

ZARRASTELKERIA – SUPERMERKATUEN SOBERAKINAK

 

Espainian, urtero, 385 milioi elikagaik hondakindegietan amaitzen dute, sabelean amaitu ordez. Hala islatzen dute FAOren eta Europar Batasunaren kalkuluek.

Urte batzuk dira jada Bizkaiko Elikagaien Bankuak jaso egiten dituela supermerkatu batzuetako lermak jasotzen dituela (2015eko bere memorian halaxe adierazten da). Gaia beti izan da garrantzitsua aipatutako erakundearentzat, aukera ematen duelako elikagaiei probetxua atera, eta horiek beharrizan-egoeran daudenei helarazteko. 2014an zehar areagotu egin zen kontua, eta, 2015ean, hedatu egin zen lermen jasotzea: guztira, zenbait katetako 90 saltokitakoak batzen dira —hasiera batean batzen zirenez gain—. Izan ere, elikagaien hondakinak gutxitzeko programa batean elkarlanean ari dira Bizkaiko Aldundia (Ingurumen Saila) eta Elikagaien Bankua, eta berau Bizkaia osoko banaketa-kate guztietara hedatzen saiatzen ari dira.

 

Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakariordeak, José Manuel Pinedak, adirezi du elikagaien bankuek hiru bidetatik jasotzen dituztela elikagaiak: Europar Batasuneko funtsetatik; programa arrunten bidez, hau da, dohaintza eta kanpainen bidez; eta Gipuzkoan «Azken minutukoa» izena jaso duen programaren bitartez. Programa hori Euskadiko elikagaien banku guztietan garatzen ari dira. Helburua da supermerkatuek botako dituzten elikagaiak batzea, hain zuzen ere, iraungitze-data betetzear dutenak edota kolpatuta daudenak (egoera horreta egoteak ez baitu eragozten elikagai horiek jan ahal izatea).

 

Hauexek dira hiru lehendakarien arduretako batzuk:

  • Nola atera etekin handiagoa elikagaien soberakinei: kate handiek saltzeko aurreikusitakoa baino apur bat gehiago ekoizteko aukera (osagarri hori elikagaien bankuei dohaintzan emateko).
  • Udaletako eta aldundietako gizarte-zerbitzuekin koordinazioa areagotzea, bermatzeko elikagaien bankuek banatutako produktuak behar dituztenengana iristen direla.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagaien bankuetako lehendakariak Eusko Legebiltzarrean egon dira erakundearen egoeraren eta beharrizanen berri emateko eta, batez ere, erakundeei eskatzeko, batetik, lankidetzan gehiago aritzeko, eta bestetik, supermerkatuek produktu akastunak xahutzea ekiditeko legeria garatzeko. «Elikagaien bankuok gosearen eraginak arindu ditzakegu puntualki, baina ezin dugu Gobernuaren lana ordeztu», ohartarazi du Daniel Fernández Arabako Elikagaien Bankuko lehendakariak.

Aipatutako arrazoi berberengatik, Frantziako Nazio Biltzarreko diputatuek babesa eman zioten, aho batez, lege berri bati (joan den otsailaren 3an onetsi zuen Senatuak), zeinak, besteak beste, 400 metro koadrotik gorako supermerkatuak behartu egiten baititu botako duten janaria dohaintzan ematera; horren xedea da hondakinen kopurua erdira jaistea 2025erako. Horren bidez, pobrezia-arriskuan daudenei laguntzeaz gain, usteltzen diren hondakinek sortutako kutsadura-mailak gutxitzea ere bilatzen da.

Eusko Legebiltzarrak, bere aldetik, Frantziako Nazio Biltzarraren urratsak jarraituko ditu. UPyDren proposamen bat izapidetzeko onartu du, non Eusko Jaurlaritzari proposatzen zaion adituen talde batek aholku ematea, ahalik eta lasterren aurkezteko Euskal Herrian elikagaiak xahutzearen aurkako lege-proiektua.

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies