Zer da elkartasuna?

dibujo representando el concepto de solidaridad

Zer da elkartasuna? Hunkituta sentitzea kalean pobre bat ikusten dugunean, eta hark luzatutako ontzira zentimo batzuk botatzea? Eskaileretan erori denari laguntzea? Manifestazio batean pankartari eustea? Helmugan adierazitako xedearen aldeko maratoian korrika egitea? Elkartasun-bolaluma erostea? Zer da?

Bada, oso zaila da elkartasuna definitzea, berau gauzatzea bezain zaila, kasik… Sarriegi ikusi dugu kontzeptu hau higatuta, interes politiko, erlijioso edo sozialen menpe; sarriegi manipulatu da elkartasunaren kontzeptua. Eta orain, bizi ditugun krisi eta iruzur garai hauetan, inoiz baino beharrezkoagoa dugu elkartasun kontzeptua garbitzea, elkartasuna sentitzea, eta, batez ere, elkartasuna gauzatzea.

Wikipediak dio elkartasuna, zentzu sozialean, dela «geure burua besteen alde lanean jartzeko gaitasuna, eta aldameneko horiek gure parekotzat hartzea; finean, beraz, elkartasuna da besteekin etxebizitza, elikagaiak, sentimenduak, eta abar partekatzeko gaitasuna, haien egoera ekonomikoa aintzat hartu gabe eta kontuan izanik ondasun materialez gain, ondasun sentimentalak ere garrantzitsuak direla».

Guardián de mi hermano. La solidaridad liburuaren idazleak, Luis de Sebastiánek, dio elkartasuna dela «norbanakoak edo giza taldeak, hurbilekoak zein urrutikoak, besteez arduratzera daraman portaera indibidual eta kolektiboa».

Definizio horiek biak, desberdinak izan arren, ideia berbera partekatzen dute: «besteen beharrizanak aintzat hartzea», «besteekin arduratzea»…

Baina zer zentzu dauka, ordea, krisi garaian elkartasunari buruz hitz egiteak? Ez al genioke bakoitzak geure kolkoari begiratu behar? Ez. Orain da elkartasunari buruz hitz egiteko eta elkartasuna gauzatzeko une aproposa, garai hauetan handiagoa delako elkartasun horren beharrean daudenen kopurua.

Sebastiánek zera dio: elkartasuna adierazteko arrazoiak?

Kontzientziari lotutakoak – Gutako gehienok hunkitu egiten gaitu besteen sufrimenduak. Sufrimendu horiek onartezinak dira erlijioaren, filosofiaren nahiz gizalegearen ikuspuntutik begiratuta ere. Besteen oinazearekin errukitu behar dugu. Arima barren-barrenetik irteten zaigu elkartasun hori. Nork jarri zuen han? Umetan jasotzen dugun heziketak, erlijioak, politikak… Dena delakoagatik bada ere, norbanako gehienok elkartasuna daukagu barnean. Erlijio guztiek aldarrikatzen dute, nola edo hala, hurkoarenganako maitasuna (kristauek, juduek, budistek, islamistek, eta abar), eta agindu egiten dute geure burua maite dugun beste maitatzea besteak ere.

Duintasunari lotutakoak – Berdintasun-eza da munduan dauden gaitz askoren oinarria. Munduko gutxi batzuek aberastasun mordoa dute, milioika gosez hitzen diren bitartean. Egoera ez da batere eraginkorra, kolektiboaren ikuspuntutik. Munduko aberatsenek milaka milioi dolarreko batez besteko ondarea daukate. «Super aberats» horietako milak Mundu osoaren BPGren pareko aberastasunak pilatzen dituzte: 30 bilioi dolarretik gorako ondarea daukate. Aberastasun pilaketa hori, ordea, ez da batere onuragarria, eta ez du laguntzen inoren ongizatea areagotzen.

Argi dago gehiengo pobrearen ongizateari ez diola onik egiten, baina aberastasunak pilatzen dituzten horien ongizate eta zoriontasunari ere ez die onura adierazgarririk ekartzen. Boterea eta harropuzkeria, ordea, areagotu egiten zaizkie. Gizadiak,ordea, zertarako nahi du hori guztia?

Pobreek badakite aberatsak zelan bizi diren, eta aberatsek etengabe ikusten dute pobreen bizimodu latza. Ezin dezakegu esan (XIX. mendeko aberatsek egin bezalaxe) ez dakigula pobreak zein txarto bizi diren. Telebistak eta zinemak ez digute zalantzarako tarterik uzten. Afrikan, Erdialdeko Amerikan eta Haitin gosea pairatzen ari diren milaka lagunak ikusten ditugu orain; Asiako hego-mendebaldea; IHESak apurka-apurka hiltzen dituen hamarnaka milaka afrikarrak… Ezin argudiatu dezakegu miseria gorri horri buruz ez digutela ezer esan, ez digutela eskatu berau arintzeko laguntzarik.

Geure buruari iruzur egin ahal diogu, eta pentsarazi pobreak gure etxetik milaka kilometrotara daudela, zaila dela haienganaino heltzea. Ordea, ez da begirada zorrotzaren beharrik, konturatzeko gure inguruko pertsona batzuk ere pobrezian bizi direla; gugandik hurbil bizi diren askok eta askok zailtasunak dituztela hilabete amaierara heltzeko, beren seme-alabei jaten emateko.

Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa dugu elkartasuna gauzatzea. Elkartasuna ez da garai onetarako bakarrik gorde beharreko luxua. Elkartasuna, jendea sufritzen ari denerako da; eta orain, Munduan eta gure inguruan, batzuk oso-oso txarto pasatzen ari dira. Elkartasunaren garaia da. Ez dago aitzakiarik elkartasuna ez adierazteko.

Gerardo Donoso Contrerasek elkartasunari buruzko hausnarketa egin du, Elizaren doktrina sozialetik abiatuta:

edonor izan daiteke filantropo; edonork eman dezake ogi zati bat edota txanpon bat. Kristauentzat, ordea, eskaleari emandako ogi zati, txanpon edota erabilitako jantzi  hori baino askoz gehiago da elkartasuna. Sarri ikusten ditugu gizon-emakumeak elkartasuna (filantropia) praktikara eramaten gazteak zirenean bezalaxe, hau da: ongintzarako ekarpen ekonomikoak egiten; hirian zehar limosnak banatzen; beren buruari solidarioak direla sinetsarazten… Baina, egiazki, miseria betikotzen ari dira. Izan ere, elkartasuna berezko bertute naturala ere bada, ez bakarrik gertuko eta urruneko hainbat lagunek pairatzen dituzten gaitzengatiko azaleko sentimendua. Ongizate orokorraren aldeko hautu sendo eta iraunkorra da elkartasuna, hau da, gu guztion eta gutako bakoitzaren ongizatea bilatzeko ahalegina. Elkartasun ekintzek ez dute kontu isolatua izan behar: ez du balio gaur aritzeak eta bihar ahazteak.

Elkartasuna sentimendu soil bat baino zerbait gehiago da, haratago joan behar du.

 

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies