
Zarrastelkeriaren aurka borrokatu egiten dugu.
Bizkaiko Elikagaien Bankua ongintzako erakundea da, irabazi asmorik gabekoa eta ez du loturarik inongo ideologia ekonomiko politiko edo erlijiosoarekin.Hauexek dira bere oinarriak:
- Zarrastelkeriaren eta hurbilen dugun gosearen aurkako borroka: elikagaiak, hein handi batean gehiegizko ekoizpenetik datoz.
- Doakotasuna da nagusi: Elikagaiak doan jaso eta doan banatzen dira.
- Bidezko banaketaren ziurtasuna: banaketa ongintzako erakunde homologatuen bidez egiten da. Erakunde hauek bermatzen dute, behartsuekin duten harreman zuzena dela eta, elikagaiak bere helmugara heltzen direla.
- Koordinazioa eta kudeaketa boluntarioen esku hartzeari esker burutzen da. Gaur egun 100 boluntarioren laguntza dugu, balio handikoa inondik ere.