Abenduaren 13an, parte hartzeko foro bat antolatuko dugu “Florida aretoan“, Euskadin elikadura osasungarriaren alde lan egiteko interesa duten eragileen artean esperientziak eta iritziak partekatzeko.
1. Imajinatu … nola komunikatu dezakegu EOE programa?
2020 urtean, Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak programa biztanleria orokorrari zabaltzeko erronka dugu. Mezu hori ahalik eta jende gehienari zabaltzea da gure helburua, gazteei arreta berezia eskainiz.
2. Imajinatu … “piperrada” bat.
Mahai honetan, “Piperra” bereizgarriaren irizpideak ezartzeko erronka dugu, EOE programan aurkeztutako ekimenen jardunbide egokiak izendatzeko baliagarriak izango direnak.
3. Imajinatu … gazteentzako ideia-lehiaketa bat.
Mahai honen erronka gazteak erakartzeko ideia lehiaketa bat antolatzea da, euren artean sormen dinamikak aktibatzeko eta euren elikadura hobetzen eta gazteen kontsumo ohiturak aldatzen lagunduko duten ideiak sortzeko.
4. Imajinatu … elikadura osasungarrirako kolaborategiak.
Mahai honetan, Euskadin zer elikadura-kolaborategi mota bultzatzea interesgarria litzatekeen zehaztea proposatzen da, eta espazio horiek nolakoak izan beharko luketen diseinatzea, metodologiari, logistikari eta antolaketari lotutako gaiei arreta berezia eskainiz. Mahai honetako erronka kolaborategieen proposamena zehaztea da.
Zure parte hartzea baieztatzeko idatzi helbide honetara dirsalud-san@euskadi.eus
Azkenik, abenduaren hamahiruan ere antolatuko dugu “Prado aretoan” II. Atxikimendu-tailerra, programa honekin bat egin nahi duten eragileei atxikimendu-prozesua errazteko gune bat.
Tailerrean parte hartzeko aforoa mugatua denez, parte hartu nahi izanez gero, honako inprimaki honetan izena eman behar da. |