
Espainiako Elikagaien Federazioarekin (FESBAL) sinatutako akordioari esker, dohaintza eskuzabal horrek Estatuko 55 elikagaien bankuen sarea sendotzen lagunduko du, eta, horren bidez, gainditu egingo dugu gaur egun gugandik laguntza jasotzen duten 1.600.000 lagunen kopurua.
Ekimen solidarioak, gainera, beste horrenbeste emango die Cáritas-i, batetik, eta Espainiako Gurutze Gorriari, bestetik: guztira, 1.500.000 euro.
Gainera, dirua biltzeko kanpaina abiaraziko dute. «Horretan bai trebeak!» izena du, eta bertan, BBVAk, jasotako dohaintzei dagokiona gehituko dio, beste 1,5 milioi euro osatu arte.
Kanpainaren protagonistak Iker Casillas futbolaria, Joan Roca sukaldaria, Carlos Soria alpinista eta Garbiñe Muguruza tenis jokalaria dira. Elkarrekin espezialitateak trukatuko dituzte, erakusteko “elkarri laguntzen, horretan bai trebeak!” garela, ekimen solidarioaren mezu nagusiak dioen bezalaxe.
Dohaintzak egiteko, doako transferentziak egin daitezke BBVAk Espainian dituen 3.000tik gora bulegoetako edozeinetan. Bestela, www.bbvasuma.com crowfunding plataformaren bidez ere egin ahal izango dira, IBAN ES 60 0182 5469 7402 0151 5686 kontu-zenbakian.