
Joan den martxoan BEBek bazkideen Batzar Orokorra egin du, urtero garai honetan egiten duen bezala. “2013ko Memoria” aurkeztu zen, webgune honetako “Memorias” izeneko atalean kontsulta daiteke. 2013an elikagaien inoizko kopururik handiena banatu zuen, 3511 tona, 38.292 lagun babesten dituzten 26o erakunderen artean (93 kilo pertsona eta urteko). Zuzendaritza Batzordea neurri batean. “2014rako Ekintza Plana” ere onartu zen. Honen barruan dago bankuaren kudeaketa hobetzeko aurreikusitako ekintza sorta bat, duela zenbait urte onartu zen etengabeko hobekuntzako prozesuaren barruan.