Boluntariotza – I

Wikipediaren arabera, «boluntariotza-ekintza antolatua da irabazi-asmorik gabeko erakunde baten barruan pertsona fisikoek aurrera daramatena, modu erabat altruista eta solidarioan: esku hartuko dute pertsonekin eta errealitate sozialarekin, eskubideak zein aukerak bortxatzen edo deusezten diren egoeretan, bizitza-kalitate hobea, kohesio-maila altuagoa eta justizia sozial handiagoa lortzeko, herri aktibo antolatuaren adierazpide gisa».

Boluntariotza-lanak hiru baldintza bete behar ditu:www.bancali.es

 

  • Desinteresatua izan behar du: boluntarioek ez dute onura edo saririk espero beren laguntzaren truke.
  • Xede bat eduki behar du: boluntarioek xede eta helburu positibo (beste baten egoera hobetzea) eta zilegia dute (boluntarioek laguntza emateko nahikoa gaitasuna badute, eta beren laguntza jasoko dutenek laguntza hori ematen utziko diete, laguntzeko halako baimena emango diete).
  • Bidezkotua egon behar du: laguntza jasoko duen pertsonaren beharrizan erreal bati erantzungo dio. Ez da denbora-pasa soila, aurretiaz antzemandako beharrizan bati erantzuteko ekintza baizik.

Borondate librea, irabazi asmorik gabeko motibazioa eta besteen onura bilatzea dira nazioartean boluntariotzari sarrien esleitu ohi zaizkion ezaugarriak.

Luis Cayo Pérez Buenok, Desgaitasunak dituzten Pertsonen Espainiako Batzordeko lehendakariak, dio boluntariotza dela herritar aktiboen eta demokraziaren beraren funtsezko dimentsioetako bat, islatzen dituena elkartasuna eta diskriminaziorik eza bezalako printzipioak eta, horren bidez, gizarteak harmoniaz garatu daitezen laguntzen duena.

Espainiako Boluntariotza Plataformak, Profundizar en el Voluntariado – Los retos hasta el 2020 azterlanean, zera adierazi du: «(…) boluntariotza zenbait modutan egituratuz doa, tokian tokiko tradizioa eta kultura zein diren, eta leku bakoitzean bere bidea egin du: herrialde anglosaxoietan, Mediterraneo inguruan, Latinoamerikan, eta abar. Aldi berean, hainbat tradizio eta orientabidetan oinarritzen da boluntariotza hori: humanistan (elkartasun gisa ulertuta, batez ere); kristauan (karitate gisa ulertuta, batez ere); errepublikanoan (parte-hartze gisa ulertuta, batez ere)… Tradizio eta orientabide horiek guztiak uztartzen dira pertsonen jardute eta jarduketetan. Hartara, boluntariotza da pertsona orok duen eskubidea, herritarren parte-hartze demokratikoaren eta ordezkaritza aktibo eta librearen adierazpide; eta, beraz, herritarrek beren eskubideak egikaritzeko eta dagozkien ardurak bereganatzeko modua ere bada».

Eta jarraitu egiten du azterlanak: «uste dugu etorkizunera sakondu egin behar dela boluntariotzan. Lortu behar dugu boluntariotza ireki eta partehartzailea, klase, kultura eta belaunaldi oro hartuko dituena. Boluntariotza horrek elkarrenganako harreman gehiago izan behar ditu, bi norabideko ikuspuntua hartu behar du: elkarrenganako ardurak dira garrantzitsuak, norbanakoek besteekin dituzten konpromisoak, eta norbanako guztiek komunitatearekin dituztenak; kontua ez da pertsona batzuek ematea eta besteek jasotzea, ekarpenak guztiok egitea eta onurak guztiontzat izatea baizik».

Gero, txostenak zera dio: «gizarteak boluntario gehago izango ditu balore gizalegezko eta solidarioetan hezten badu; besteen beharrizanak aintzat hartzen baditu; herritarrak ondasun publikoen alde mobilizatzeko gai bada; kulturaren, historiaren, artearen, musikaren, ingurumena zaintzearen, aisialdiaren, garapen pertsonalaren, osasunaren eta abarren aldeko interesa pizten badu. Horrela, bada, beharrezkoa da sentiberatzea indartzea; elkartasunaren kultura garatzea; boluntariotza sustatuko duten guneak bultzatzea; boluntariotza-molde berriak eragitea; eta boluntarioen ekintzak laguntzea, indartzea eta ekintza horiek duten balioa aitortzea.

Carlos Susías Rodadok, Pobreziaren eta Gizarte-bazterkeriaren Aurkako Borrokarako Europako Sarearen lehendakariak, adierazi du «Sareak Espainian aurrera daraman jardueraren ardatz nagusietako bat» dela boluntariotza. «Krisi garai hauetan, parte-hartzea eta konpromiso soziala dira herritarrek gizartearen ongizatearen alde lan egiteko duten tresna onenetakoa; izan ere, gaur egun inoiz baino latzagoa da haziz doan berdintasun-ezak eta murrizketek lehenagotik ere ahuldutako Ongizate Estatuari eragindako zauriaren mina».

Europar Batasuneko herrialdeek eskarmentu handia daukate boluntariotzaren eremuan, eta esperientzia hori askotarikoa da, tradizio eta kulturen arabera. Europar Batasunean 100 milioi boluntario inguru daudela jotzen da.

Profundizar en el Voluntariado – Los retos hasta el 2020 azterlanean jasotzen da Espainian 12 milioi pertsonak (populazioaren % 31 inguru) adierazi dutela noizbait boluntario aritu direla. Alabaina, txostenak dio beste herrialdeekin alderatuz gero, Espainian boluntario gutxi daudela (% 19, Europar Batasuneko % 30aren aurrean). Hori bai: joera Espainian, nazioartean bezalaxe, boluntariotzaren hazkundea da.

Mar Amatek, Espainiako Boluntariotza Plataformaren zuzendari kudeatzaileak, zera adierazi du:

«Krisia dela-eta izugarri hazi da elkartasuna Espainian. % 20 hazi da egoera txarrenean dauden gizarte-taldeei laguntzen dieten elkarteetan parte hartzen duten boluntarioen kopurua. Zenbat eta txartoago egon, orduan eta errezagoa zaigu barnean daramagun ona ateratzea, handiagoa da gure konpromiso eta elkartasun maila. Izan ere, egoera latzean gaudenean konturatzen gara bihar-etzi gutako edonor egon daitekeela ataka horretan». Amateren aburuz, «bizi dugun egoera ekonomiko ezkorrak areagotu egin du langabezian egon, etxegabetzea pairatu edota jantoki sozialetara joan behar dutenenganako gure enpatia, gehiago laguntzeko gogoa piztu digu». Erretiratuek, ikasleek, langabetuek, langileek, etxekoandreek… guztiek laguntzen dute. Duela urte batzuk oso zehatza zen elkarteetan parte hartzen zuten boluntarioen profila. Gaur egun, aldiz, krisi ekonomikoak abiarazitako elkartasun-olatuaren eraginez, erretiratuak, ikasleak, langabetuak, langileak eta etxekoandreak ere agertu dira GKE-ei laguntzeko prest. Hala eta guztiz, zenbait ezaugarri mantendu egin dira boluntariotzan: emakumeak gizonak baino solidarioagoak dira (3 emakumeko, gizon 1), eta astean 2-3 egun eskaintzen diote zeregin horri».

Cáritaseko Kudeaketa Arloko zuzendariak, bere aldetik, zera adierazi du: «oso adierazgarria da gerria estutzea tokatzen den garai honetan jendea gero eta solidarioagoa izatea».

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies