Fundación Lealtad-ek «Egiaztatutako GKE» zigilua eman dio Bizkaiko Elikagaien Bankuari

sello de la fundación lealtad

Bizkaiko Elikagaien Bankuak Fundación Lealtad-en «Egiaztatutako GKE» zigilua jaso du. Gure elkartea izan da lehena, Euskadin, zigilu hori lortzen. «Egiaztatutako GKE» zigiluaren xedea da partikularrei eta enpresei konfiantza ematea, zein GKEri lagundu erabakitzerakoan.

Fundación Lealtad erakunde independentea da, irabazi asmorik gabekoa. 2001ean sortu zen, eta bere metodologiak nazioarteko aintzatespena jaso du. Fundación Lealtad-i zigilua borondatez eskatzen dieten GKEak, sakonki aztertuak izango dira, egiaztatzeko elkarte horrek definitutako Gardentasun eta Praktika Onen Bederatzi Printzipioak betetzen dituztela. Horrela, bada, dohaintza egin edo laguntza ematen duenari zera bermatuko zaio, besteak beste: zigilua duen GKEk eskarmentua daukan arloetan jarriko dituela bere ahaleginak; bere komunikazioa fidagarria izango dela, eta ez duela gaizki-ulerturik sortuko; eta bere misiora bideratutako gastuen portzentajearen berri izan ahalko duela.

Bizkaiko Elikagaien Bankuan harro gaude lortutako aintzatespenarekin: Fundación Lealtad erakunde ospetsuak ezarritako gardentasunaren eta gobernu onaren baldintza guztiak betetzen ditugu, eta horrek asebete egiten gaitu.

Zorionak gure boluntario eta laguntzaile guztiei! Zuei esker lortu dugu aintzatespen hau!

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies