Haur pobrezia

ilustración pobreza infantil

Zein haur da pobre? Kaletik zarpailak jantzita joan eta, bere eskutxoa jasota, txanpona eskatzen diguna? Haur koitadu horrez gain, ba al dago beste haur pobrerik? Existitzen al da haur pobrezia gure inguruan?

EDUCO GKEk adierazi du «haurren egoera okerrera» doala Espainian. Eta gaineratu du Estatistika Institutu Nazionalaren azken inkestaren arabera, 16 urtetik beherakoen artean, hirutik bat pobrezia-atalase azpian bizi dela, eta lau haurretatik bat ez dagoela egokiro elikatuta, hau da, ez daukala bermatua egunean otordu osasuntsu bat hartzea. Datu beldurgarri eta toleraezina, inondik ere, are gehiago aintzat hartzen badugu estatistiken kopuru hotzen atzean egoera latza bizi duten familiak daudela: eskolara gosaldu gabe doazen haurrak, atsedenerako ogitartekorik gabe, bazkarirako jakiontzirik gabe. «… Logure dira etengabe, ez dute asko lan egiten… eta, gerora, jakiten duzu gosaldu gabe datozela eskolara; edo, nire ikasle batek kontatu didanez, amak urarekin nahasten duela berari eta beste bi anaiei ematen dien esnea, gehiago iraun dezan», azaldu zuen egunkarian Alcorcóneko maisu batek. Tripa-zorriak dantzan klasean. Haur  horiei ezin diegu esan krisia atzean uzten ari garela: errealitateak eta egunerokoak kontrakoa erakusten die. Txarrena, ordea, udako hilabeteetan gertatzen da: egoerak okerrera egiten du, oporretan itxi egiten dituztelako eskola jantokiak eta, Espainian, milioi erdi haur bekarik gabe geratzen direlako, hau da, galdu egiten dutelako eguneko otordu oso eta orekatu bakarra».

IKUSPEGIAKek txostena egin du: «HAUR POBREZIA EUSKADIN». Bertan diotenez, «familiak pobreak badira, beren haurrak, berez, pobreak dira; zehazkiago, gurasoak pobreak badira, seme-alabak pobreak dira». Beraz, haur pobreziaren definizioari eta horren arrazoiak identifikatzeari dagokionez, gakoa, haur pobrezia bera baino, seme-alabak dituzten familien pobrezian datza, hau da, gurasoek duten diru-sarrera eskasian».

Etxe aberatsean, haur pobrerik ez…

UNICEFen txosten baten arabera, familiako guztiak langabezian dauden etxeetan bizi diren adin txikikoen portzentajea hazi egin da: 2008an % 6,5 izatetik, 2012an % 13,8 izatera igaro da kopuru hori. Denbora-tarte horretan % 28,2tik % 36,3ra igo da pobrezia-arriskua pairatzen duten haurren kopurua. 2007tik hona hirukoiztu egin da beren oinarrizko beharrizanei aurre egiteko gobernuz kanpoko erakundeetara jo behar duten seme-alabadun familien kopurua. 2008 eta 2012 artean haur pobrezia hazi egin da 41 herrialdetan. Bada, Espainia 7. dago, zerrenda horretan.

Espainiako hamabi zientzia- eta osasun-elkarte biltzen ditu Sociedad Española de Salud Pública y Administración Sanitaria (SESPAS) taldeak, eta adierazi dute krisia hasi zenetik Espainiako haurren bizi-baldintzak okerrera egin dutela, eta areagotu egin dela baldintza materialetan dagoen aldea. Okerragotze hori, azaldu dutenez, nabariagoa da adin txikiko horien artean, biztanleria orokorra edota 65 urtetik gorakoak aintzat hartuz gero.

Era berean, SESPASek gogora ekarri du zientziak agerian utzi duela haurtzaroan gabeziak eta desberdinkeria bizitzea osasunaren kalterako dela, epe labur, ertain eta luzera. Gaineratu dute «zenbat eta lehenago hasi, zailagoa izango dela eragin negatiboei buelta ematea». Adin txikikoak bere lehen urteetan bizi dituenetan oinarrituko da heldu bizitza, lengoaiari eta ezagutza kognitibo, fisiko, sozial eta emozionalari dagokionez».

SESPASek hartu litezkeen zenbait neurri ere jasotzen ditu bere txostenean. Besteak beste, aipatzen dute eskola jantokiak urte osoan zehar zabalik mantzea, eskola umeek egunean otordu orekatu bat, gutxienez, izango dutela bermatzeko. Beste proposamen bat: adin txikikoak dituzten familiak ez etxegabetzea; edo adin txikikoak dituzten, eta kaltea jasateko egoeran dauden familiei oinarrizko elikagaiak hornitzea.

UNICEFen Espainiako Komiteak, bere aldetik, zera adierazi du: «Haurtzaroan aukera berdintasuna bermatu da, bizitzako beste edozein alditan baino gehiago, eta hori ez da egon behar gurasoen diru-sarreren edo ahalmenen menpe bakarrik». Pobrezian eta beste haurrek duten kalitatezko osasunerako eta hezkuntzarako aukerarik gabe hazteak arriskua dakar: ikasketetan emaitza txarragoak izateko; osasun traketsagoa pairatzeko; diru-sarrera txikiagoak lortzeko; eta desabantaila horiek guztiak hurrengo belaunaldiari pasatzeko. Beraz, beren eskubideak bortxatuak izateko aukera handiagoa dute».

Haurrei ezin diegu erantzukizun hori egotzi…

10 € elikagaietan ematea

Onarrizkoa
  • 2 l. olio
  • 3 l. esne
  • 2 kg arroza
  • 2 pack arrain-kontserba
  • 3 pack pasta

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Elikagaiean 20 euro eman

completa
  • 4 l. olio
  • 3 l. esne
  • 3 packs pasta
  • 3 kgs arroza
  • 3 packs arrain-kontserba
  • 3 botes tomate lata
  • 3 packs Legumbres

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

Haur- elikagaietan 25€ ematea

infantil
  • Haur-esne pote 1
  • Haurtxo-ahia 2 kutxa
  • 2 potito
  • Galleta kutxa 1

* Los donativos hechos para cada tipo de cesta se dedicarán, principalmente a la adquisición de los alimentos indicados. Sin embargo, dependerá en cada momento de las necesidades urgentes de determinados alimentos que se precisen, en función de stocks

PayPal-etik dirua eman

On-line era seguruan Pay-Pal-en bidez ere dirua eman diezagukezue kreditu-txartela edota banku-transferentzia erabiliz.

Cookie erabilera / Uso de cookies

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zuk erabiltzailearen esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-tarako eta gure cookie politikarako onespena ematen ari zara. Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies