
Garapen Teknologikorako Euskal Institutuak, Neiker-Tecnaliak, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioari (Febal) emango dizkie bere ikerkuntzetako nekazaritza-soberakinak.
Soberakin horien artean dago Neiker-eko ikerlariek, iaz lortutako patata-barietate berria: “Miren”. Patata berriak forma obalatua eta oso azal fina ditu, eta salgai dago jada.
Era berean, Neiker-en eta Febal-en arteko akordioari esker, aukera egongo da Nekazaritzako Elikagaien Arkauteko (Araba) Campusean dauden enpresa guztietan elikagaiak biltzeko kanpaina bateratuak aurrera eramateko. NEIKER-Tecnaliaz gain, beste erakunde hauek ere parte hartuko dute: Hazi fundazioa; Elika fundazioa; Ardiekin; Idiazabal gazten jatorrizko izendapen babestuaren kontseilu erregulatzailea; Munduko Landa Foroa; Ardi Hazleen Elkarteen Konfederazioa; eta Abere Sozietate Kooperatiboa.