Banku-transferentzia edo txartela
Kutxabank erakundean dugun kontuaren bidez egin ditzakezu ekarpen puntualak Kutxabank KKK: ES48 2095 0000 74 3830797900, edo gure ordainketa pasabidearen bidez, inprimakian kopurua adieraziz.
Txartela baten bidez
Bazkide Giza
Bankuaren xedearekin edo jardunarekin interesaturik dagoen edozein pertsona fisiko izan daiteke Bizkaiko Elikagaien Bankuko kide. Era berean, asistentzia helburuak dituzten elkarte eta erakundeak ere izan daitezke bazkide.
Boluntario aktibo giza
Zure lanarekin ere har dezakezu parte, zure gaitasunak eta zure denbora emanez. Mota askotako lanak egin ditzakezu: kudeaketakoak, administraziokoak, elikagaien biltegiratze eta banaketa, furgonetak gidatuz, eta abar. Ikusi Antolaketa atala: Giza baliabideak eta baliabide materialak.
Noizbehinkako laguntzaile gisa
Saltoki handietan eta supermerkatuen kateetan antolatzen diren elikagaien bilketan parte hartuz, 2 ordu, asteburu jakin bat e.a. emanez.
Elikagaiak emanez
Elikagaien industria, merkataritza edo banaketarekin harremanetan bazaude, mota guztietako elikagaien soberakinak emanez lagun dezakezu
Baliabide materialak edo bestelako zerbitzuak emanez
Bizkaiko Elikagaien Bankuak baliabide materialak behar ditu elikagaiak biltegiratu, maneiatu eta kontserbatzeko (Adibidez: apalategiak, paletak, hozkailu ganberak, orga elektrikoak, furgonetak, bulegoko altzari eta ekipamenduak eta abar). Ukigarriak ez diren zerbitzuak ere, beste elikagaien bankuen biltegien arteko garraioa, kasu, oso erabilgarriak dira.
Zure ekarpen ekonomikoaren bidez
Hilekoa, hiruhilekoa, urtekoa nahi duzun kopurukoa izan daiteke.
Gure berri emanez
Gomendatu orri hau lagun bati.
Adierazi ditugun moduetako batez edo zure ustez egin daitekeen beste era batez lagundu nahi baduzu, ondoko bideetatik jar zaitezke gurekin harremanetan:
- Telefono honetara deituz: 944 499 258
- Zure eskaintza postaz bidali eta zurekin jarriko gara harremanetan adierazten duzun moduan. Gure helbidea hauxe da: Cervantes etorbidea 49, 7 modulua behea, 48970 Basauri.
- Mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: general@bancali-biz.org
- Web orri honen bidez, Harremanetarako formularioa atalean, zure eskeintza azalduz.